Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

"Biolentzia, bakea eta elkarbizitza: hausnarketarako aukera" ikastaroa

$
0
0

Ikastaro hau Iruñean eskainiko du UEUk, uztailaren 20 eta 21ean: "Biolentzia, bakea eta elkarbizitza: hausnarketarako aukera" ikastaroa. Matrikula zabalik dago.

Azken urteetako gertaerek, euskal gizartearen baitan bake prozesu itzulezin bat bultzatzeko beharrezko baldintzen ezarpenean lagundu dute, ez-bortizkerian oinarritutako bizikidetasuna, inklusioa, Giza Eskubideen errespetua, aniztasuna eta adostasuna, aldi berean, oinarri eta helburu izanik.

Ikastaroa hau gonbidapen bat da. Gatazkaren kontzeptua eta bere bizipena birfokatzeko gonbidapena, aurka egiteko prest egotetik jarrera adiskidetzaile eta eraikitzailea adieraztera pasatuz. Elkarrizketa eta topaketarako gonbitea da, ezberdinen arteko elkarrekintza gizatiartzeko, elkarkidetza bideak arakatzeko, arazoak errespetuz kudeatzeko eta desberdintasunaren kudeaketa suntsigarri berria saihestu ahal izateko.

 Irakaslea: 
 Ikastaroaren helburuak:
  • Biolentziaren hiru ardatz nagusiak ezagutzea.
  • Bortizkeriaren ondorioez eta efektuez jabetzea.
  • Autokritikari leku ematea.
  • Bakearen bidea sustatzea.

 

Informazio guztia eta matrikula


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik