Urtero, ikasturte berriaren lehenengo egunean, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle hasiberriei galdetegi txiki bat bete arazten diegu: modu irekian erantzun beharreko lau galdera labur. Inkestatxo horren helburua da, besteak beste, jakitea zergatik ikasi nahi duten Ikus-entzuneko Komunikazioa gradua, zergatik aukeratu duten MONDRAGON UNIBERTSITATEA beroi egiteko, non eta nola jaso duten gure berri, zein ezaugarriekin lotzen duten gure unibertsitatea eta zeintzuk diren euren gustuko lan-esparruak ikus-entzunezkoen munduan. (...) Bereziki bitxiak izan dira oraingoan jasotako erantzunak lanbide berri bat azaleratu delako etorkizuneko gustuko lanbideen zerrenda luzean: Youtuberra. 50 ikasleen artean, bik esan zuten etorkizunean Youtuberrak izan nahi dutela.
Iturria: mukom.mondragon.edu
via @Huhezi: Artikulu berria Atabala blogean: "Youtuberra izan nahi dut" by @goioarana . https://t.co/wVteMghKYi#mu