Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Gaurtik aurrera, ETB ikusi ahal izango da Iruñerrian LTD bidez

$
0
0

Gaurtik aurrera, ETB Iruñerriko etxeetara iritsiko da LTD bidez, gainontzeko kateen baldintza berdinetan. Bihartik aurrera, Erreniega eta Ezkaba mendietako errepikagailuek digitalean emitituko dute, eta ETBko lau kateak ikusi ahal izango dira 27garren edo 41garren kanalen bitartez. Iruñeko eskualdean ETB1 eta ETB2 analogikoan hartzen zuten ikus-entzuleak ohartuko dira, lehen ETB2 hartzen zuten kanala beltzean dagoela. Telebista bersintonizatu ondoren, ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB4 hartu ahal izango dituzte kanal horren bidez. Bersintonizatu ondoren ETBko kateak ikusten ez badira, ohiko antenistarengana jotzea gomendatzen da.

Iturria: eitb.eus

via @euskaltelebista: ETB bihartik aurrera #LTD bidez ikusi ahal izango da #Iruñerria-nhttps://t.co/axSylqYOpC#euskaltelebista#Nafarroahttps://t.co/1Sgf5GoP6t


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik