Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9064

"Hizkuntzak eta...", Txuma Murugarrenek

$
0
0

Ez dut ukatuko mundu anglosaxoiak izan duen pisua herri kultura modernoetan. Erreferente ugari sortu ditu azken mendeotan, besteak beste musikaren iraultza ekarri zuen rock soinu eta filosofiarekin. Horrekin batera, baina, menpekotasun izugarria sortu digulakoan nago. (...) Denbora honetan, ingelesa nazioarteko hizkuntza bilakatu da eta leku guztietan dugu beharrezko. Atzerrian lan egin beharrean gauden honetan edo ikasketei sinesgarritasun internazionala emateko, ingelesa da urrezko giltza. (...) Denak ados daude ezinbestekoa dela esatean, eta kontsentsu horiek izorratzen naute. Izan ere, gai honetan esperantozalekeria ikusten baitut. Munduko gizaki guztiok hizkuntza bakarrera ekartzeko nahia. Baina, diot nik, mundua ez al da bizi (ederki asko, gainera) hizkuntza desberdineko interlokutoreen elkarreraginarekin? Eta ez al da aberasgarria izan? Zergatik ikasi behar dugu, orain, denok ingelesa? Zergatik da denbora galera, demagun, errumaniera ikastea? Eta garrantzitsuena, zer alukeria mota da Getxokoa izan eta ingelesez abestea rock talde batean?

Iturria: berria.eus

via @xabierazkue: "Ingelesa modernoa da. Molatzen du mazo. Euskara, ordea, txokokeria". Txuma Murugarren. @berriahttps://t.co/pE7XqpRV6l


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9064

Trending Articles