Doako Informazio igorle automatikoarekin euskal hedabide eta komunitateen sarrerak aurkezten dira mugikor, tablet zein ordenagailuan. Harpidetzea da eginbehar soila eta azken orduko albisteak unez-une bidaltzen dira. Aproba egizu!

Martxan da euskal albisteak euskeraz Telegram-era heltzeko euskarri berria. "Geurealbisteakbot" deritzon bota informazio igorle automatikoa da eta RSS, Youtube eta Twitter kontuen bitartez dago konektatuta euskal hedabide eta komunikabide aipatuenetara. Telegrameko (erro)botaren barnean BERRIA, ARGIA, EITB, TOPATU, KAZETA.EUS, ZUZEU eta SUSTATU daude harremanduta eta sarrerak partekatzean zuzenean heltzen dira inolako mugimendu ezta lanik egin gabe. Informazioa bilatu beharrean, informazioa da mugikorrera (edo Telegramen web formatura) ailegatzen dena.
"Geurealbisteakbot" doako euskarria da, Euskal Herriko Unibertsitateko 3. mailako kazetaritza ikasle den Ander Agirregabiria Lasagabasterrek sortua Kazetaritza Sozial eta Partehartzailearen proiektuan eta funtzionamendu erreza du: @Geurealbisteak_bot Telegramen bilatzea besterik ez dago eta harpidetzea. Baita mugikorraren bidez, URL honetan: telegram.me/Geurealbisteak_bot
Ondoren eta hedabideek euskeraz sortzen duten informazioaren arabera egunean zehar hasiko dira heltzen, sarrera, irudi eta estekekin hedadura handiagoa izateko.
Era digitalean dauden informazio iturri anitzak direla kausa, sortu da ibilbide berria botaren bitartez ideien kutsadurarik ez egoteko eta pluraltasunaren alde egiteko.