
Gabriel Arestiren heriotzaren 40. urteurrena betetzen da aurten. Horren karira, idazlearen bizitza eta lana ezagutarazi eta zabaltzea helburu duen Gabriel Aresti Kultura Elkarteak zerbait berezia egin nahi zuen, eta berari buruzko komiki bat egitea pentsatu zuten. Adur Larreak (Bordaxuri, Okatxu...) egin du komiki hori, eta Erroak argitaratu. Emaitza, Gabriel Aresti - BioGrafikoa, 100 orriko liburu mardul polita da. Aresti idazlea bai, baina Gabriel pertsona erakusten zaigu batez ere komikian. (...) Irudi eta koloreetarako horrelako istorioetan ohikoa den nahita bilatutako estilo itxuraz sinplea aukeratu du egileak, trazo sendo eta itxiekin eta hiru koloretan (zuria, beltza eta laranja). Idazle handiak merezi zuen lan handia dugu, beraz, Gabriel Aresti - BioGrafikoa hau.
Iturria: eibar.org
via @ileturia: Artikulu berria blogean: Arestiren bizitza komikira ekarri du Adur Larreak https://t.co/f6kkM87IwChttps://t.co/ZPP0pIhIii