
2015an zehar, %132,2ko igoera izan du bisitetan ataria.info-k; 720.000 bisitatik gora izan ditu. Euskarriei begiratuta, telefono mugikorretatik kontsumitzeko joerak nabarmen egin du gora. Dagoeneko erdia da (%49.7) Smartphonetatik sartzen den bisitarien kopurua. 2014an %34,93koa zen zifra hori. Joera hori ikusita, hainbat aldaketa egin ditu aurten ataria.info-k mugikorren bertsioari dagokionez: alde batetik responsive diseinua hobetu du, arinagoa eta azkarragoa bihurtuz; eta bestetik, WhatsApp bidez albisteak zabaltzeko aukera ezarri zen abenduan.
Iturria: ataria.info
via @tolosaldeataria: 2015eko 'https://t.co/riC1yuMYPk'ko trafikoa, 2014koaren bikoitza https://t.co/GVNw6x1LJ5https://t.co/dAX7pxySUN