Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9064

44.325 hitzeko Hiztegi Batu berritua sarean jarri du Euskaltzaindiak

$
0
0

014an eguneratu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batua azken aldiz, eta urte berriarekin batera orduko lana biribiltzen duen bertsio berria dakar. 1.353 forma berri: 1.058 sarrera eta 295 azpisarrera. Guztira, 44.325 forma -37.874 sarrera eta 6.451 azpisarrera- arautu daude webgunean guztion eskura, bai Hiztegi Batuan, bai Hiztegi Batu Oinarridunean. Hiztegi Batuko lantaldea corpusetan oinarritzen da hiztegia osatzeko, erabilera-maiztasunean oinarritutako A-tik Z-rako itzulietan. Horren abantaila erabili eta erabiltzen dena jasotzea da, baina sistematikotasuna galtzeko arriskua ere badu. Eta horixe da, hain zuzen, azken urte hauetan lantaldeak egin duena: hutsuneak izan zitzaketen gaiak berariaz aztertu eta hiztegia osatu.

Iturria: euskaltzaindia.eus

via @plazaberri: 44.325 hitzeko Hiztegi Batu berritua sarean jarri du Euskaltzaindiak https://t.co/JRJoqZhWUh


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9064

Trending Articles