Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

"Bagara nor" hitzaldia eskainiko du Lorea Agirrek bihar Elgoibarren

$
0
0

Lorea Agirrek (Beasain, 1968) Bagara nor hitzaldia eskainiko du Elgoibarren, otsailaren 24an (asteazkena), Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Bagara nor Korrika 19ko lekukoak Euskal Herria zeharkatu eta Bilbon irakurri zen mezua da, eta Loreak idatzi zuen. Korrikarako idatzi zuen mezuarekin zer esan nahi zuen azalduko digu kazetari eta antropologo beasaindarrak, Elgoibarren emango duen hitzaldian.

Bagara nor mezuan aintzat hartzeko eta gogoetarako hamaika ideia dagoela irizten diogu, eta horien gainean jardungo dugu Lorea bidelagun hartuta. Hona hemen horietako batzuk: 

  • Auzia ez da izan ala ez izan, kontua ekitea da, egitea.
  • Egiten duguna gara.
  • Hizkuntza erabiltzen duenarena da.
  • Menpeko izateari utzi eta ahalduntzea da kontua.
  • Euskara auzi politikoa da.

Korrikarako idatzi zuen testuarekin esan nahi duena azalduko digu Loreak Elgoibarren emango duen hitzaldian. Hemen duzue Loreak idatzitako testua, bere osotasunean.  

Hitzaldia Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du. 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik