Hizkuntza aniztasunaren aldeko mezua zabaldu da Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Egunean eta, batez be, hizkuntza txikiak babesteko beharra azpimarratu da. Unesco erakundeak antolatzen dau Ama Hizkuntzearen Eguna, zezeilaren 21ean. Horren harira, astelehenean, hilak 22, jardunaldi berezia antolatu dabe EHUren Unesco Katedreak eta Azkue Fundazinoak, Bilboko Euskerearen Etxean. Europako hizkuntzen aberastasuna erakusten dauen mapea aurkeztu dabe bertan. Unesco Katedrako koordinatzaile Itziar Idiazabalegaz egin dogu berba eta hizkuntza txikien alde egiteak daukazan abantailak nabarmendu ditu. Izan be, hizkuntzak danon altxorra dirala dino.
Iturria: bizkaie.biz
via @Bizkaie: Itziar Idiazabal: 'Hizkuntza txikien alde eginda, gizarteak balio ekonomikoak gehiago garatzeko aukerea dau' - https://t.co/SxEal5Ruau