
Ostiralean, martxoaren 25ean, mahai-ingurua izango da Laudion, Danbada ekitaldiaren barruan. Euskararen aldeko borrokaren ikuspegi askatzaileaz aritzeko, hiru parte-hartzaile izango dira:Estitxu Eizagirre, ARGIAko kidea eta hainbat saltsatan ibilia, Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari ohia eta euskalgintzako militantea eta Urko Aierbe, euskalgintzako militantea, EHE, Kontseiluan eta Bageran ibilia. Moderatzaile lanetan Lander Arbelaitz arituko da. Jorratuko diren gai batzuk: borroka euskaltzalearen egoera, euskalgintzak independentismoari egin diezaioken ekarpena, feminismotik irakaspenak, istituzionalizazioaren mugak, gainditu beharreko topikoak, nola jarraitu euskara indartzeko borroka eraldaketa eta justizia soziala bultzatzen duten eragileetatik… Martxoaren 25ean, 16:00etan Laudioko Kultur Etxean.
Iturria: argia.eus
via @larbelaitz: Autonbonbo pixkat: Mahai-ingurua #Danbada16-n euskalgintza askatzaileaz luxuzko kideekin. https://t.co/MWmRvHHnS4https://t.co/UZEpl7OQN1