Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Ortoargazki konparatzailea, zerbitzu berria GeoEuskadi atarian

$
0
0

Eusko Jaurlaritzaren GeoEuskadi atariak funtzionalitate berria gehitu du eta bi ortoargazki konparatzeko aukera ematen du. Konparatzerako orduan interes berezia daukate 1945/46 eta 1956/57 urteetan AEB Armadako Mapa Zerbitzuak hartutako aire-irudiek.

GeoEuskadi atariaren helbide honetan ikus daiteke ortoargazkien konparatzailea. Albo batean irudi zaharra jarri dezakegu eta bestean berria. Goiko irudian, adibidez, Hondarribia ikus dezakegu 1945 eta 2015ean. Behean, aldiz, Eibarko Amaña auzoa ikus daiteke (ezkerrean Asola-Igartza baserria ikus daiteke, Migel Gallastegi pilotariaren jaiotetxea); auzoan eraikitzen hasi aurretik, duela 60 urte, nolakoa zen ikus dezakegu.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren mapa-zerbitzuak 2009 inguruan publikatu zituen bere B5M atarian 1954ko aire irudiak. Konparatzailerik ez, baina erraz aldatu dezakegu beste urte batzuetako ortoargazkira (1954, 1983, 2014 eta 2015ekoak eskaintzen ditu), edota Txoribistara. Adibide modura, Zumaia 1954an ikus dezakegu hemen:

Albistea Irekian GeoEuskadiren konparatzaileari buruz.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik