Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9063

Joanmari Larrarte: "Lehentasunak baliabideak behar ditu"

$
0
0
Eusko Jaurlaritzak egun gutxi barru aurkeztuko du 2013rako aurrekontu proposamena, eta aurreko egunetan zabaltzen ari diren mezuak kezka ugari sortu du euskalgintzan eta euskal kulturgintzan, krisi garaiotan eremu horietan ere murrizketak izango direla esan baitu Ogasun sailburuak. Kezka ez da harritzekoa, erakunde askoren kasuan larritasun handia ekar baitezake betidanik eskasak izan diren diru laguntzak gutxitzeak. Legealdi honetan euskara lehentasun izango dela esan du Eusko Jaurlaritzak, eta lehenengo aldiz sail baten izenaren barruan Hizkuntza Politika agertzea horren adierazgarri gisa ulertu da, batez ere zehar-lerro izaera emango zaiola esan delako. Bada, lehentasun izatea ez da inondik egoki ezkontzen baliabide gutxiago izatearekin.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9063

Trending Articles