Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9049

Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak. Komunikazioak bidaltzeko deialdia.

$
0
0
Urte askotako etenaldiaren ondoren, eta hizkuntzalaritza-saila biziberritzeko asmoarekin, Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak antolatzeari ekin diogu. Eremu zabala hartzen du, inondik ere, hizkuntzalaritzak. Izan ere, hizkuntza ikergai dugunok askotarikoak gara formazioz eta askotarikoak ditugu lan- eta ikerketa-eremuak ere. Hizkuntzalaritzak eta hizkuntzalaritzako adar aplikatuek (soziolinguistikak, neurolinguistikak, hizkuntzalaritza konputazionalak…) ez ezik beste hainbat jakintza-arlok ere hizkuntza dute aztergai, hala nola, itzulpengintzak, glotodidaktikak, filosofiak… Bada, topaketetan horiek guztiak biltzea litzateke gure helburua, eta ikerlarion arteko truke honen ondorioz, diziplinarteko elkarlanari ere ateak zabaltzea. Jardunaldiak egun bakarrean egingo dira, Uztailaren 4an, Eibarren, 2013ko Udako Ikastaroen barne. Aurkezpenak bidaltzeko azken eguna 2013ko apirilaren 12a izango da

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9049