Egin proba: jende artean zaudetela esan feminista zaretela. Kasuen %90ean «a bai!» lehorrak izango dira erantzuna hizketagaiaz lehenbailehen aldatzeko. Baina denbora asko pasatu baino lehen hurbilduko zaizu norbait, eta esango dizu bera ere berdintasunaren alde dagoela —nola ez!—, baina feminismoa gehiegikeria dela, kontua ez dela orain gizonak azpiratzea, edo emakumeak gizontzea... Eta, gainera, irribarre barkabearekin, erantsiko du ez duzula feminista ematen: politegia, zainduegia, goxoegia, arrazoitsuegia, garbiegia, jatorregia, normalegia... zarela.Image may be NSFW.
Clik here to view.
Clik here to view.
