Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA, AMESA pola Normalización Lingüística eta CIEMEN-Enllaçats erakundeetako ordezkariek Espainiako kongresuko talde parlamentarioei bilera irekirako deia luzatu diete hurrengo astearterako. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao-k azaldu duenez "Geure izaerak batzen gaitu. Azken urteotan, geure hizkuntzen normalizazio-prozesuak bizkortzeko eta geure hizkuntzen ordezkatze-prozesuei aurre egiteko irmoki lan egin duen gizarte zibil antolatua ordezkatzen dugu, eta gure ahotsa entzun behar dute".
↧