
Mintzanet egitasmoa aurkeztu zuten atzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Arabako eragile, elkarte, euskaltegi eta, azken finean, interesa izan dezakeen edozeini zuzendutako saioak antolatu dituzte euskara Internet bidez eta doan praktikatzeko aukera hau ezagutzeko.. Ainara Loiarte egitasmoaren koordinatzaileak azaldu zuenez, Mintzaneten helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz nahi adina hitz egiteko aukera dute Mintzanet.net webgunearen bidez.
Iturria: naiz.eus
via @naiz_info: Mintzanet egitasmoa, euskaraz hitz egiteko aukera etxetik atera gabe https://t.co/eQm0JkLh90@Ion_Salgadohttps://t.co/JWGZyoOtJg