
Udalerri euskaldunetan etxebizitza asko eraiki da. Hasiera batean bertako herritarren beharrak asetzeko ekimena bazen ere (1991-2001 hamarkadan batez ere), azken hamarkadan inguruko herrietako jendea hartu dute batik bat, herrikoa gordetzeaz gain, kasu gehienetan. 1991-2001 aldian hazkundea udalerri handienetan gertatu zen, masa kritiko handienekoak, baina 2001-2011 aldian txikienetan metatu zen etxebizitza berri gehien (ahulenak masa kritikoari dagokionez).
Iturria: gaindegia.eus
via @gaindegia: #Euskara ren gaitasunaren gainbehera udalerri euskaldunetan:eraldaketa faktoreak +tipologiak https://t.co/D9nYu1PuF0https://t.co/ELJ8ApPbL8