Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9099

Euskal dantzaren transmisioa Iparraldeko dantza eskoletan

$
0
0

Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan ziren 2015eko neguan. Bildu zituzten lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu EKE-k.

Euskal kultur erakundeak 2015eko irailean estreinatu "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren osagarri da egitasmo hau.

Helburua bikoitza zen:

  • Ipar Euskal Herriko haurrentzako dantza eskoletan egin soinu grabaketen eta argazkien bidez, euskal dantzaren transmisioa agerian uztea
  • Dantza eskolek daramaten lanaren baloratzea eta promozionatzea

Sei herritan ibili ziren Radiokultura-ko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria:

  • Hendaian (Akelarre taldea)
  • Baionan (eskola-denboratik kanpoko kurtsoa)
  • Bardozen (Lagunekin taldea)
  • Baigorrin (Arrola taldea)
  • Itsasun (Ataitze taldea)
  • Barkoxen (Etxahun elkartea)

Bi oren elkarrizketa baino gehiago (euskaraz eta frantsesez) eta 100 bat argazki hautatu dira web-dokumental baten itxura duen "Lehen urratsa" bilduma interaktiboaren osatzeko.

Gehiago jakin


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9099