
GURASOSek erraustegiari buruz erabakitzeko prozesu bat irekitzeko eskaerari ezezkoa eman dio Aldundiak. Erabaki honek herritarrenganako begirune eza adierazten duela uste du guraso elkarteak eta erantzun moduan gizarteari dei egiten dio bere ahotsa entzunarazi dezan. Horretarako ABUZTOCK errebolta baketsua jaialdia antolatu du irailaren 4ko arratsaldean Donostiako Gladys enea parkean (Cristina Enea). Musika, mini-hitzaldiak, piknika,... errebolta baketsua. Garbiñe Biurrun, Arantxa Urretabizkaia, Jabier Muguruza, Iban Zaldua eta Bide Ertzean taldea izango dira bertan parte hartuko duten dozenaka lagunetako batzuk.
Iturria: blogagurasos.wordpress.com
via @tgurasos: Garbiñe Biurrun, Jakoba Errekondo, Jabier Muguruza, Arantxa Urretabizkaia #ABUZTOCK -en egongo dira. Izen guztiak: https://t.co/8DSR0EHv2H