
Behar duelako margotzen du Udane Juaristik (Azkoitia, 1985); ez du ezer adierazteko asmorik, barrua hustu baizik. Argazkietatik abiatuta, collage bidez egindako obra koloretsuak sortzen ditu. Amets eta bidaien fruitu dira bere lanetako protagonistak, gehienetan, ezagunak egiten zaizkigun hiri-paisaiak. "Beasainen edo Tolosan adibidez aurkitu daitezke grafitiak, baina orokorrean nahiko txukunak eta zuzenak garela uste dut. Hainbat taberna hasi dira bestelako dekorazioa lantzen, elkarren artean antzekoak ez diren aulkiak jarriz, paletak eta birziklatutako materialak erabiliz… baina gehienek berritasun itxura lehenesten dute. Niri, aldiz, zahartasuna ere polita iruditzen zait."
Iturria: gaztezulo.eus
via @Gaztezulo: [#Elkarrizketa] Iraila kolorez bete digu #UdaneJuaristi artistak! Bere obra ezagutu nahi? https://t.co/iIwWZeVO18https://t.co/SL7013XVNr