Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Software librearen aldeko herri plataforma digitala abiarazi da

$
0
0

Irailaren 25ean Euskal Autonomia Erkidegoan burutu behar diren hauteskunde autonomikoak ikusgai, softwarelibreanahidugu.eus plataformako kideek lehendakaritzarako hautagaien jarrera ikusi nahi izan dugu. Horretarako bi ekintza jarri ditugu martxan:

  • Software librearen aldeko sinadura bilketa. Hemen sinatu.
  • Lehendakarigaiei software librearen inguruan izango duten jarrera modu zuzenean galdetu.

Lehengoko puntuari erantzuna emateko sinadura bilketa bat jasoko duen webgune hau sortu da. Bigarren atalari dagokionez hauteskunde hauetara aurkezten diren alderdi politiko guztiei lau galderaz osatutako korreoa bidaliko zaie eta erantzunekin dokumentu bat osatuko dugu.

Iturria: softwarelibreanahidugu.eus

via @hackinbadakigu: Software librearen aldeko herri plataforma digitala abiarazi da https://t.co/t1pjA06tii webgunean #slnahidugu-ren alde sinatu dezakezu


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik