Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

#Txiotesia3 lehiaketaren sari-banaketa eta topaketa, ostegunean Donostiako Garoan

$
0
0

Abenduaren 1ean 18:30ean egingo da #txiotesia3 lehiaketaren sari banaketa Donostiako Garoa liburu dendan, orduan jakingo dugu nortzuk izan diren txiolari ulergarriena eta originalena. Hala ere, sari banaketa baino gehiago izango da, ikertzaileen topagunea izatea baita helburua eta baita unibertsitatea.net atariaren 10. urteurrena ospatzea ere. Horren harira mahai-ingurua antolatu da "Txiotesia: akademia eta solasa eta jolasaren garrantzia" izenburupean. Xabier Landabidea UEUko komunikazio saileko sailburu eta Deustuko unibertsitateko ikertzaile eta irakaslearen gidaritzapean, aurreko edizioetan irabazle izan diren Estitxu Garai, Itxaro Perez eta Itziar Gonzalez-Diosek parte hartuko dute.

Iturria: unibertsitatea.net

via @ueu_orokorra: OSTEGUNEAN #txiotesia3 sari banaketa + @Uninet_ataria 10 urte +Mahai ingurua (@txerren @egarai@ItxaroPU@ItziarGD ) https://t.co/lsksuuSlXQ


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik