Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

EAEko hiritarren erdiak baino gehiagok online erosten du

$
0
0

Black Friday eta Cyber Monday igaro berri diren honetan, estatistika fresko batzuk Euskal kontsumitzaileen barometroa 2016 txostenetik ateratakoak. EAEko kontsumitzaileen ia %52k produktu edo zerbitzuren bat eskuratu du aurten Internetez. Eta joerak gora egingo du: 18 eta 40 urte bitarteko pertsonen %75ak maiz erabiltzen du sarea erosketa kanal gisa.

Aurtengo datuek (online erosleak, %52) erakusten dute online erosteko ohitura etengabe hazten ari dela. 2015ean portzentajea %42koa izan zen, eta 2009an berriz, %25ekoa.

Merkataritza Behatokiaren inkestak erakusten duenez, 18 eta 40 urte bitarteko lau lagunetik hiruk eskuarki erosten dute Internetez, eta modako produktuak edo osagarriak dira gehien erosten direnak, kasuen %45ean hain zuzen; atzetik dator bidaien sektorea, %28,6ko portzentajearekin. Liburuak eta oinetakoak hirugarren eta laugarren postuetan daude (%27 eta %26 hurrenez hurren), eta elikagaiak erosketen %15 dira.

Onlineko ordainketei dagokienez, kontsumitzaile gehienek (%76k) kreditu txartela aukeratzen dute, eta %16k bakarrik erabiltzen dute PayPal erosketak egiteko. Gainera, inkestatutako lau erosletik hiruk etxean jasotzen dituzte produktuak, eta %11k nahiago dute lantokian jasotzea. Inkestak erakusten du itzultzen den produktu kopurua ere hazi egin dela, zehazki, erosketaren bat egin duten pertsonen artean %33 dira zerbait itzuli dutenak, eta halaber hazi egin da itzulketekiko asebetetze maila.

Ikusmer barometroak jaso ditu baita ere kontsumo kolaboratiboari buruzko datuak, hau da, partikularren artean egiten den produktu edo zerbitzu salerosketari buruzkoak. Kontsumo mota hori ezagun egiten ari da euskal hiritarren artean, nahiz eta onlineko merkataritzako erabiltzaileen %16k bakarrik baliatu duten. Hauek dira gehien erabiltzen diren plataformak: Ebay (Internet bidez erosten dutenen %9k), Wallapop (%7k), Vibbo (%4k) eta Airbnb (%3k).

Euskal kontsumitzaileen barometroa Ikusmer-ek (Merkataritzaren Behatokiak) eginiko ikerketa bat da, eta helburutzat dauka Euskadiko kontsumo pribatuari buruzko informazioa ematea. Azterlanaren emaitzak erakundearen atarian daude, beste datu batzuekin batera: ondasunen kontsumo orokorra sektoreka, euskal kontsumitzaileen konfiantza, eta familien aurrezteko gaitasuna, adibidez. Tamalez, txosten originalak gazteleraz bakarrik argitaratu dira, eta irudi sektorial hori, artikulu hau ilustratzeko erabili duguna, gaztelaniaz dago horregatik.

Artikulu honen jatorrizko testua SPRIren webgunean azaldu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik