
Aitor Aranak itzulitako Dorian Grayren egiazko erretratua azpeitiarrerara ekarri du Imanol Azkoitiak (Azpeitia, 1978). Dagoeneko eskura daiteke lan hori Azkoitiko Hizki dendan nahiz Soreasuko Elkargunean. "Aitor Aranak proposatu zidan. Liburu hori berak itzuli zuen euskara batura, eta orain hainbat euskalkitan ari da jasotzen. Bilduma bat osatuko du euskalkietara egindako itzulpenekin. Izan ere, nik gipuzkeraren aldaera den azpeitiarrera itzuli dut, baina neska bat bizkaierara itzultzen ari da. Arana bera, berriz, nafarrerako bi euskalkitara: zaraitzuera eta izarbeibarrera. Horrez gain, zubererara itzultzeko ere esan dio bateren bati jada. "
Iturria: urolakosta.hitza.eus
via @ukHitza: Imanol Azkoitia: "Euskalkietan ere egon behar lukete aldizkariek, liburuek..." https://t.co/XWrg7h1lHyhttps://t.co/GY73R5VLrA