Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Zulo beltz baten lehen irudia erakutsi du EHT teleskopioak

$
0
0

Nola atera argazki bat, definizioz hautemanezina denari? Hau da zulo beltzaren definizioa, Elhuyar ZTH Hiztegi Berrian: bertatik ez materiari ez argiari irteten ez uzteko adinako eremu grabitatorioa sortzen duen gorputza. Horren arabera, ezin zaio argazkirik atera. Alabaina, zulo beltz baten irudia erakutsi du, lehen aldiz, EHT (event horizon edo gertaeren muga) teleskopioko lantaldeak; M87 galaxiaren zulo beltza, hain zuzen. Zehazki, M87 galaxiaren zulo beltza erakutsi dute. Galaxia hori Lurretik 55 milioi argi-urtera dago, Virgo galaxia-kumuluan. Haren zulo beltzak Eguzkiak baino 6.500 milioi aldiz masa handiagoa du. Azaldu dutenez, irudian zulo beltza inguratzen duen plasma ikusten da, eta erdiko beltzunea zulo beltzaren “itzala” da.

Iturria: aldizkaria.elhuyar.eus

via @elhuyaraldizk: Zulo beltz baten lehen irudia erakutsi du EHT teleskopioak. @ItziMex eta @galoitz strofisikarien igurikapenak bete dira! Albiste osoa: https://t.co/XNGVvK7rpdhttps://t.co/CT8l4jlQs3


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik