Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Sardunen izenak eman ditu jakitera Euskaltzaindiak. Asier López, Olatz Pérez, Mikele Macho, Juan Mari Aguirreurreta eta Miren Ibarluzea dira 2018ko saridunak. Zorionak denei. Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 6an egingo da, eta sarituek diploma eta 2.000 euro gordineko zenbatekoa jasoko dituzte.
EHUk eta Euskaltzaindiak antolatuta Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sariak banatzen dira urte bitik behin. Aurtengo saridunen izenen zerrenda jakinarazi du Euskaltzaindiak. Ondorengoak izan dira saridunak, bost jakintza-alorretan banatuta.
- Ingeniaritza eta Arkitektura: Olatz Pérez de Viñaspre Garralda.
- #txiotesia4-ko parte hartzailea izan zen. Ikusi bere ikerketaz txiokatu zuena: "Osasun-alorreko termino sorkuntza automatikoa: SNOMED Ctren eduki terminologikoaren euskaratzea".
- Gizarte eta Lege Zientziak: Juan Mari Aguirreurreta Elosegui.
- #txiotesia4-ko Txiolari Originalena izan zen. Ikusi bere ikerketaz txiokatu zuena: "Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan".
- Artea eta Giza Zientziak: Miren Ibarluzea Santisteban.
- #txiotesia4-ko parte hartzailea izan zen. Ikusi bere ikerketaz txiokatu zuena: "Itzulpengintzaren errepresentazioak euskal literatura garaikidean: eremuaren autonomizazioa, literatur historiografiak eta itzultzaileak fikzioan".
- Osasun Zientziak: Mikele Macho Aizpurua.
- Zientziak: Asier López Eiguren.
Sari hauen bitartez, EHUk eta Euskaltzaindiak euskarazko tesien ekarpen bikoitza goraipatu nahi dute; batetik, jakintzaren arloa zabaltzen laguntzen dutelako, eta bestetik, euskararen normalizazioaren prozesuan guztiz lagungarriak direlako.