
"Nire poemarik ezagunenak hemen sortu ziren, inguru honetan", eta Nerbioi zaharraren ertzetako bat seinalatzen du Atxagak, Abandoko tren geltokiari begira dagoena. Bihar [Osteguna 20] 'Obabakoak'-en etenik bako irakurraldia egingo da Arriaga Antzokian, goizeko zortzietatik aurrera, eta egitasmo honen harira bestelako omenaldi txikiak suertatu dira. Atxagak Bilbo besarkatu du beste behin (eta alderantziz), duela 35 urte egin zuen legez
Iturria: deia.com
via @UgaitzZb: "Hizkuntza galtzeak beste lauki batean jartzen zaitu, subordinatuen laukian" http://t.co/Hz1kmZg6tN Bernardo Atxaga