Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9015

CarLogoHub, 800 auto marka baino gehiago

$
0
0

Autoak eta logotipoak (edo bitxikeriak oro har) gustatzen bazaizkizu CarLogoHub da zure webgunea. Itxura eta ahalegin amateurra duen ekimen honek CarLogoHub izeneko webgune txiki honek kontu handiz artxibatzen eta katalogatzen ditu hainbat automobil-marken ikurrak eta logoak.

Logoan edo markan klik egin, eta zabaltzen den orrian datuak aberatsak dira. Besteak beste, zein enpresatakoak diren daude, oinarrizko informazioarekin (sorrera-urtea, ekoizpen lantegiak non dituzten, eta abar), zer diren eta zer auto mota fabrikatzen dituzten. Zer dakizu, adibidez, Kamaz autoez?

Logoei dagokienez, historia bisuala ere egin dute. Historian zehar logoaren bertsio desberdinekin, batzuetan hobera eta beste batzuetan okerrera doazenak, eta, bitxiena, esanahia: marrazkiaren zein zatitan aurki daitezkeen baliokidetasunak letrekin, zer esan nahi duten irudikatutako izarrek, geziek edo animaliek, eta askoz gehiago. Hemen SEAT markaren historia, adibidez.

800 logo baino gehiagp daude. Zenbat marka ezta? Txinan biderkatzen ari omen dira markak, diotenez...  

Quiz edo tribia galdetegia ere badauka hemen. Marka gehienetan izena ere ageri da ez da oso zaila, gure aburuz... Quiz gehiago ere bai, luxuzko markak edo kirol-autoak igartzekoak...

Ikus https://carlogohub.com/


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9015

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik