Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Oroibidea: Interneteko 2025eko Argia Saria

$
0
0

Oroibidea, Nafarroako gerra zibileko eta frankismok biktimen artxibo digitala, izan da 2025eko Interneteko Argia Saria  jaso duena, gaur egin den euskal komunikazioaren ospakizun honetan, Argia Sarietan. Nafarroako Gobernuaren ekimena da Oroibidea, Nafarroako Memoriaren Institituak kudeatzen du, 2020an sortu zen eta webgune gisa eguneratu zen 2024ko apirilean, beste iturri batzuetako datuen integrazioarekin.

Oroibideak errepresaliatuen 23.000 erreferentzia baino gehiago jasota ditu. Proiektuak Nafarroako ondare memorialista babestu eta zabaldu nahi du, frankismoaren biktimei buruzko testigantzak, dokumentuak eta datuak eskuratuz, eta arreta berezia jarriz hainbat errepresio motatan. Errepresio lekuen (hilobiak nahiz espetxeak) araberako bilaketak egitea dago; goiko irudian eta esteka honetan duzue hobien maparen bista bat.

36. Argia Sariak dira 2025eko hauek, Usurbilgo Atxega Jauregian elkartu dira Argiakoak, sarituak eta laguna. Oroibideak Interneteko saria jaso duenean, Nafarroako Memoriaren Institutuaren izenean Cesar Layana eta Josemi Gastonek eskertu dute ohorea:

Post by @argia@mastodon.eus
View on Mastodon

Interneteko Argia Sarien zerrenda

Hona aurreko urteetan Interneteko Argia Saria jaso duten ekimenen zerrenda: 

2012a arte, Sareko Argia saria esaten zitzaion ohore honi. Hauetxek jaso zuten izen horrekin:


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik