Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

"Mihia Pitz" : telebista saio bat euskararen erabilera Xiberoan bultzatzeko

$
0
0

Gaur gauean, gaueko 20:30etan, "Mihia Pitz" telebista saio bat osoki euskaraz grabatuko da Urdiñarben. Azia elkarteak antolatu du eta laguntzaile Aldudarrak Bideo kooperatiba izanen du grabatzeko. Helburua "Xiberoko gazteek euskara etxetik kanpo erabiltzea dela" adierazi du Laurent Béguerie, Azia elkarteko presidente eta langile bakarrak. Euskara ulertzen ez dutenak ere bertaratzen ahalko dira, kasko batzuen bitartez itzulpen sistema bat ezarria izanen baita. Urdiñarbe, Barkoxe, Gamere-Zihiage eta Hokiko (Sohutako auzoa) besta komiteek parte hartuko dute telebista saioko jokoetan. Lau joko eta hainbat erreportaia ikusteko aukera ukanen du publikoak. Saioa TVPI eta Kanalduden ikusten ahalko da.

Iturria: kazeta.info

via @kazetainfo: "Mihia Pitz" : telebista saio bat euskararen erabilera Xiberoan bultzatzeko http://t.co/zPVTaKBxly


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik