Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Turismoa haurrekin Debabarrenean

$
0
0

Haurrei espreski zuzenduriko zenbait turismo-jarduera aurkitu daitezke Debabarrenean. Horietako bi jarduera ondorengo bideoan ikus ditzakezu:

Bideoan ikus daitekeen lehen jarduera "Flyscha haurrekin" da. Aurrena, Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikora haurrei egokitutako bisita egiten da, geologia tailer eta guzti, eta ondoren itsas irteera egiten da bertako portutik Saturraran alderantz, flysch beltza ikusiz. Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunean ikus dezakezu Flyscha haurrekin irteeraren egutegia.

Artzain txikiak irteera da ondoren bideoan ageri dena. Lasturko plaza-alboan dagoen errotari bisita eginez hasten da jarduera. Irina nola lortzen den ikusi ostean, taloa egiten ikasten dute haurrekin. Bukatzeko Goikola baserrira igo eta bertan hainbat ekintza burutuko dituzte haurrek: ardiak ukuiluan bisitatu, gazta nola egiten den ikasi eta amaitzeko artilearekin apaingarri moduko bat osatu. Hemen ikus dezakezu Artzain txikien irteera noiz egin.

Hauxe da Debabarreneko turismoa bultzatzeko elkarlanean egiten dugun bigarren bideoa; lehenak turismo aktiboa zuen oinarritzat.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik