Hiri asko bere baitan argazki- eta bideo-proiekzioak, abestiak eta antzerkia nahasten dituen diziplina anitzeko ikuskizuna da, "hiria" kontzeptua ardatz bezala hartuta, ezkutuan dauden istorioak azalarazten dituena.

Zuzeneko emanaldiak Asier Olabarrieta, Aitzol Mujika eta Andoni Alonso musikariak eta Kepa Errasti aktorea biltzen ditu taula gainean, ikusleei unibertso bisual, literario eta soinudun berezian murgiltzeko aukera eskainiz.
2015eko otsailean estreinatu zenetik, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Bergaran eta Elgoibarren izan ostean, hiriburu bizkaitarrera bueltan dator. Euskararen Etxean (helbidea: Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo) eskainiko da 2016ko otsailaren 26an (ostirala), 20:00etan, doan.
Informazio gehiago hemen.