Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 9017 articles
Browse latest View live

Tokikom Sariak, elkarte honen 10. urteurrenaren aurre-ospakizuna

$
0
0

Tokikom Sariak banatu zituen atzo euskarazko tokiko hedabideen Tokikom Elkarteak. Aurreko urte batzuetan (ikus adibidez 2020ko eta 2021eko edizioak) kazetaritza lan zehatzak banatu izan dituzte, baina oraingoan gehiago izan da ospakizun bat: elkarteak bere bazkideak saritu dute, elkartuta dauden 28 erakundeak, eta Euskaltzaleon Topagunea ere bai, bazkide sortzaile gisa. Atzo izan zen ekitaldia, ArantzazuLab-en.

10 urteko historia bete du Tokikomek, eta sari edizio horrek hori nabarmendu nahi izan du. Guztiarekin, hamargarren urteurrenaren ospakizun publikoa egiteko, taldea beste ekitaldi handiago bat prestatzen ari da, 2023ko lehen hiruhilekorako.

Egun 28 bazkidek osatzen dute Tokikom, guztira 74 hedabide kudeatzen dituztenak: 32 webgune, 28 aldizkari, 5 telebista eta 9 irrati. Guztira, 240 langilek dihardute taldeko komunikabideetan, %58 emakumezkoak, eta Euskal Herri osoko 297 udalerritara iristen dira. Gaur-gaurkoz, Tokikom taldeko edizio digitalen trafikoa euskarazko medio ez-publikoak batzen dituen Hekimen elkarteko guztien %63 da. Webgune horietako asko Tokikom Plataforma deritzon azpiegiturarekin eginak daude, Sustatu egiten duenCodesyntax-en produktu bat, Sustatu bezala Dhango azpiegituran eta Python lengoaian (software librea) oinarrituak.

Sarien ospakizuna jardunaldi batekin osatu zen. Horren kronika Tokikomen webgunean bertan, Joxe Rojas, Alaitz Artolazabal eta Iban Arantzabal Tokikomeko presidentearen hitzekin. Argazkia, Arantzabalen parte-hartzekoa.


RIkardo Arregi sarietako finalistak eta 'ohorezko mugarriak'

$
0
0

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako (RAKS) 2022ko edizioa azaroaren 30ean ebatziko da, eta han emango diren bi sarien finalistak jakinaraziko dituzte aste honetan. Baita Ohorezko Mugarri izenarekin omenduko dituzten bi lagunen izenak, Elixabete Garmendia kazetaria eta Patxi Baztarrika, euskararen normalizazioko langile hainbat urtean eta RAKS sari hauen sustatziale baita ere.

Kazetaritza sariari dagokionez, hauek dira finalistak:

Komunikazio sailean, finalistak dira:

Andoainen, Bastero Kulturgunean, azaroaren 30ean egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dira bi irabazleak. Sari bakoitza 9.000 eurokoa da. Sariak erabakiko dituen epaimahaia honako hauek osatzen dute: Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Pantxika Maitia, Miren Gabantxo, Ion Muñoa, eta Jon Sarasua. 

etaArtikulu honetako argazkian, aurtengo edizioaren aurkezpenean, Estibaliz Alkora Euskara Sustatzeko zuzendaria (Kultura eta Hizkuntza Politika, Eusko Jaurlaritza) eta Alex Huitzi Alfonso zinegotzia, Andoaingo normalizazio batzordeko burua; Andoaingo Udalak antolatzen baitu RAKS.

Informazio gehiago: http://rikardoarregikazetaritzasaria.eus/ 

Irulegiko eskua, euskararen aurrekari idatzi zaharrena

$
0
0

Irulegiko eskua burdinaroko Irulegiko aztarnategian aurkitu zuten iaz, baina ikerketa luze baten ondorioz aurkeztu dute gaur Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, zenbait zientzialariren laguntzarekin. Kriso aurreko 1. mendekoa da, eta "signario baskoniko espezifiko" batean idatzia dagoela ondorioztatu dute, hizkuntza baskonikoa izan daitekeen zerbait transkribatuz, eta transkripzio horretako hitzetan, lehena argiki euskalduna delarik: sorioneku. Zorionekoak denok, aurkikuntzarekin.

Eskua 2021eko ekainaren 18an aurkitu zuten, Leire Malkorra induskatzaileak ikusia lehenbizi, eta beste piezekin batera entregatu, uztailaren 13an. Indusketa bideoan grabatu zuten, eta piezaren kokapen topografikoa zehaztu, gainontzeko material guztiarekin egin bezalaxe. Hala ere, 2022ko urtarrilaren 18ra arte ez zuten jakin piezak idazkunik zuenik, non Nafarroako Gobernuko errestarautzaile Carmen Usuak idazkunak antzeman zituen. Malkorra eta Usuaren hitzak, hunkidurak joak, ageri dira Berriak kaleratu duen bideo honetan:

Urtarriletik idazkuna igarri zenetik, hainbat ikertzailek aztertu dute testua, eta lehen ondorio bateratuekin gaur aurkeztu, Arangurengo udaleko areto batean (ekitaldia, galderen txanda iritsi arte, osorik gazteleraz izan dela irakurri dugu). "Hizkuntza baskonikoan" idatzita dagoela esan dute, lehen hitza bakarrik ulergarri, oraingoz. Idazkera iberikotik gertu dago, baina desberdintasunak hala nola T forma duen zeinu bat, fonetikoki ez dakitena zeren aldaera den, baina ageri dena Nafarroako bi txanpon baskoi zaharretan. Iberoek alfabeto erdi-silabiko bat erabili zuten, eta haren aldaera honi "signario baskoniko" deitu dio Javier Velaza antzinako Iberiako hizkuntzen adituak.

Joaquin Gorrotxategi euskalariak idazkera iberikotik gertu ikusten du Irulegiko eskua. Berriak elkarrizketatu du eta han esan du: "Problema bat daukagu aspalditik: jakitea zer-nolakoa zen baskonikoaren eta iberieraren arteko harremana. Bazen? Ez zen? Baldin bazen, zer neurritakoa? Garbi dago nahiko urrutikoa izan zitekeela, baina, hau ikusita, agian ez zen hain urrutikoa."

Zortzi mila milioi biztanle Lurrean

$
0
0

Nazio Batuen kalkulua da aste honetan 8.000 milioi biztanleko populaziora iritsiko dela Lurra. Kontaketa zehatza zaila da, baina estatistiketan oinarritutako kontagailu bat sortu dute batzuek, Worldometer izenarekin, eta hurrengo orduetan muga gaindituko duigula ematen du. Une honetan 7.00 pertsona bakarrik falta dira zenbakia biribiltzeko.

Historian, mugarri hauek gainditu ditu Lurreko populazioak:

MugarriaUrtea
MIla milioi1804
2 mila milioi1927
3 mila milioi1960
4 mila milioi1974
5 mila milioi1987
6 mila milioi1998
7 mila milioi2010
8 mila milioi2022
9 mila milioi (aurreikuspena)2037
10 mila milioi2058

 Goiko zutabeetakoa proiekzioa alda daiteke, noski, nahiz eta 9.000 milioi arte hazkundeak berdintsu jarraituko duela uste den. Datuakhemendik atera ditugu.

Gaurko 8.000 milioi horietan, erdiak munduko 8 herrialdetan bizi dira. 1.426 milioi Txinan, baina kopuru horretatik gertu Indian, 1.417 milioi.

 

Amaitzeko, tresna bitxi bat. Gaur zortzi mila milioi izango gara... baina zenbat ginen zu jaio zinen egunean? Hemen tresnatxo bat, horri erantzuna emateko.

Gure euskalduntzearen datu adoregarriak

$
0
0

Ez dugu oraindik irabazi. Baina Hegoaldean irabazten ari gara. Ondo kostata, ezin egoera larriagotik gatozelako. Baina azken 60 urtean egin dugun lan gaitzari esker, etorkizuna gero eta euskaldunagoa datorkigu urtetik urtera. Beste kontu bat da Iparraldea. Eta Hegoaldean ere, batetik EAE eta Nafarroa Garaiko eremu ‘euskalduna’, eta bestetik Nafarroa Garaiko eremu ‘misto’ eta ‘ez-euskalduna’. Baina Hegoaldean irabazten ari gara. Eta ez bakarrik askoz hiztun gehiago irabazi dugulako azken 40 urtean (bikoiztu gara euskal hiztunak), baizik eta gure belaunaldi erdaldunduenen aldean (2021ean 50 urtetik gora dituztenak), belaunaldi gazteagoetan nabarmen hasten delako igotzen etxean euskara soilik darabilgunon kopurua. Bikoitza 10 urtetik beherakoen artean, baina oro har ere bai. Eta baita euskara ama/lehen hizkuntza dugunon kopurua % 15eraino jaitsi eta gero 2021ean 30 eta 44 urte bitartean dituztenen artean, belaunaldi gazteagoetan berriro hasten delako proportzio hori igotzen (%21,33 10-14 urte bitartekoen artean), eta hori delako etorkizuna. Estatistika orokorretan askoz pisu handiagoa dute 30 urtetik gorako belaunaldi erdaldunduenak, belaunaldi gehiago dira, belaunaldi ugarienak, Hegoaldeko 1950-1980 bitarteko hazkunde ekonomikoaren ondorio, baina hori ez da etorkizuna.

Hala ere maiz zabaltzen ditugu gure artean mezu etsigarriak: “Gaizki goaz. Ez dugu ezer asko lortu azken 60 urtean, egin dugun lan nekezarekin.” Joan den azaroaren 6an irakurri genezakeen halako beste artikulu etsigarri bat Berrian ere euskaldunok EAEn daramakegun ‘galbideaz’ (Erabileraren arazoa, Garikoitz Goikoetxea), 2021eko zentsuaren datu zenbaiten harira (Eustat - Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak - Euskara‒sarean‒). Halako esaldi ernegagarriak bertan: “Gero eta gehiagok dakite euskaraz, baina gutxiagok erabiltzen dute etxean”. “1991n baino 400.000 herritar gehiagok dakite euskaraz […], baina etxeko hizkuntza euskara dutenak orduan baino 2.000 gutxiago dira”. “Antzeko argazkia eman zuen Euskal Herriko kaleko erabileraren neurketak […]: %13aren azpian trabatuta dago erabilera, 2000ko hamarkadan baino apalago, nahiz eta ordutik milaka herritarrek ikasi duten euskara.” “[E]uskara etxean jaso dutenak gero eta gutxiago dira. Argia da zentsua: 1991n, 432.000 herritarrek zuten euskara lehen hizkuntza […]; 2021ean, 391.000 herritarrek.”, “Egoera gordina da: esan nahi du, finean, euskaraz dakiten herritarrek proportzioan gutxiago egiten dutela euskaraz”. “Eremu euskaldunenetan […] jaitsi egin da ezagutza urteotan, eta erabilera maldan behera doa.” Inoren kemenak urtzeko adina adierazpen Euskaraldi berriaren atarian. Baina kontu bakoitzari begiratu behar zaio bere aldetik.

Badakigu estatistikek zernahi irakurketarako bide eman ohi dutela, eta beti hartu behar ditugu bere gatz puntuarekin. Baina zuzen irakurri behar dira eta ongi interpretatu, aurrera egiten asmatuko badugu, eta ez bakarrik aldez aurretik erabakitako mezu(ezkorr)ak zabaltzeko.

Euskaldunon kopuruak EAEn (eta antzera Nafarroa Garaiko eremu ‘euskaldunean’)

Hasteko, txikikeria pare bat. Edo ez hain. Ze, egia da EAEn 2021ean (ia) 400.000 herritar gehiagok dakigula euskaraz 1991n baino, populazioaren %43,31k, %26,28ren aldean, 17 puntu gehiago. Baina jakin behar da ere hori dela 40 urtean bikoiztea baino gehiago euskaldunon kopurua. 2021ean 936.812 euskaldun (oso edo) bide gara EAEn, 1991ko 543.617 eta 1981ko 448.156ren aldean, 488.656 gehiago, %109,04ko hazkundea. Euskaldun bakoitzak beste euskaldun bat baino gehiago eragin dugu 40 urtean. Eta bada zerbait. Mirari bat da. Hala diote munduan. Eta Eustaten oharrak dioen bezala: “Euskaldunen proportzioak 10-14 urtekoetan %90,5eko gehienekoa du, eta 70-74 urtekoetan eta 75 urte eta gehiagokoetan %22,1eko gutxienekoa. Oro har, adinak gora egin ahala, euskararen ezagutzak behera egiten du. Euskaldunen kopurua %70etik gorakoa da 30 urtetik beherako biztanleengan, eta proportzio horren azpira jaisten da pertsona adinduenen taldeetan.” Eta, bizitza lege, belaunaldi zahar ugarien erdaldunen horiek badoaz, eta belaunaldi berri (ia erabat) euskaldunak gatoz. Ia-euskaldunak ere kontuan, euskaraz ulertzen dugunak edo, EAEko populazio osoaren %62,4 bide gara. Batez beste EAEko biztanleen hirutik birekin egin genezake euskaraz ulertzen gaituelako segurantzan eta 10etik 8 baino gehiagorekin ere bai 35 urtez azpikoen artean (%81,04) ‒ia guztiak azken etorkin uholdea salbu‒. Eta ulertzen ez bagaituzte, hasi beharko dugu behingoz, gure hitzak gehiago ez itzultzen espainolera ahal dugun guztian. Ikasi dezatela behingoz! Intsumisio linguistikoa!

Noski alimaleko ugaritze horrek arazo berriak dakarzkigu. Dena ez da gari. Soilik eskola bidezko hiztun berrien gaitasuna ez da maiz beraiek ere nahi luketena, haien hizkuntza kalitate eta erabilera mailak ere ez nahi genituzkeenak. Ez da erraza halako hiztunen euskal fidelizazioa lortzea, euskaldun bihotzeko bihurtzea. Gizartean pauso berri eta gehiago eman behar ditugu. Arazoak ez zaizkigu amaitu. Ongi kudeatu beharko dugu azken urteotan iritsi zaigun (hirugarren) etorkin uholdea, oraindik areagotu dakigukeena. Gainditzen asmatu beharko dugu euskaldun bihotzekoon artean ere hainbatetan sortu nekea. Adoretu beharko ditugu belaunaldi gazteetako euskaldun bihotzekoak, ez dezaten etsi. Arazo berriek irtenbide berriak eskatzen dizkigute. Ez diogu orain guk ere espainolez ekingo, gure bizilaguna oraindik hasi ez delako euskara behar bezala erabiltzen. Baina, oxala EAEko eta Nafarroa Garaiko eremu ‘euskalduneko’ arazo berberak bagenitu egun Iparraldean ere edo Nafarroa Garaiko eremu ‘misto’ eta ‘ez-euskaldunean’, eta ez zoritxarrez orain dauzkagunak! Eta ziur orain arte ere egin ahalko zirela gauzak hobeto EAEn eta Nafarroa Garaiko iparraldean ere. Baina ez da gutxi egin duguna, mirakulua baita. Eta egin ditzagun gauzak are hobeto hemendik aurrera!

Etxeko erabileraz

Hasteko, esan, gutxigatik bada ere, ez dela egia ‘etxeko hizkuntza euskara dugunak 1991n baino 2.000 gutxiago garela’. Biztanleria osoa kontuan, 1991n baino 1.316 gehiago bide gara, Eustaten arabera (288.382 vs 287.066, %13,15 vs. %13,88). Beraz bere horretan ere ez da egia (osoa behintzat) “gehiagok dakigula euskaraz, baina gutxiagok egiten dugula etxean”. Nahiz estatistika orokorrei begira, etsigarria iruditu dakigukeen azken 30 urtean ‘batere’ ez hazi izana ‘etxeko erabilera’. Bosna urtekako datuak 1991tik 2021ra: %13,88 / %13,67 / %13,68 / %13,07 / %13,63 / %14,01 / %13,15. Datuak ordea, ondo irakurtzen asmatu behar dugu. Ze gauza bat da gizarte osoaren datuak batzea, eta beste bat berriro ikustea nola gatozen belaunaldi gazteak eta nola doazen helduak (ik. 1. eta 2. taulak).

Euskara etxean gutxien erabiltzen duen belaunaldia da 2021ean 55-59 urte bitartean dituena, 1962-1966 bitartean jaioa: %10,26, eta hortik gatoz. 2021ean 75 urte edo gehiago dituztenek ere (belaunaldi zahar euskaldunena) %12,83 baino ez. Tarteko belaunaldiek gero eta gutxiago %10,26 horretara bitarte. Hortik aurrera hasten da oso pixkanaka berriro igotzen etxeko erabilera. 1997-2001 bitartean jaioek, 2021ean 20 eta 24 urte bitarte dituztenen etxeko euskara hutseko erabilera %14,01era igotzen da, eta %21,25eraino ere bai (bikoitza) 2021ean 5-9 urte bitartekoen artean. 2-4 urtekoek gutxiago, %20,71 (belaunaldi etorkinak tarteko). Ez da nahi genukeen guztia, baina 10 puntu gehiago, %100 baino gehiago. Eta hortik gora joan behar dugu.

Eta etxean euskara (ere behintzat) badarabiltenak, nahiz espainolarekin batera, 50-54 urte edo gehiagokoen artean ez dira iristen %10era (gutxien %6,49 75 urte edo gehiagokoen artean). Gazteagoek hortik oso gora. %25,06 2021ean 5 eta 9 urte bitarte dituztenen artean, % 26,92 2-4 urtekoen artean. Belaunaldi zaharrenetan baino 4 aldiz gehiago. Badakigu hori ez dela soluzio magikoa, baina bada zerbait, soilik eskolan ikasten dutenen aldean. Euskara soilik izatea baino okerragoa da, baina espainol hutsa izatea baino infinituki hobea ere bai, geroa gero. Horrela, etxean euskara soilik edo euskara eta espainola darabilgunon proportzioa %47,63koa da 2-4 urte bitarteko belaunaldian (jadaneko espainola soilik darabilen % 45,62 baino gehiago lehenengo aldiz), % 46,31koa 5-9 urte bitartekoen artean (soilik espainola darabiltenen %49,14ren aldean). 75 urte baino gehiagokoen artean % 19,32. Eta 65-69 urte dituztenen artean %17,91n (gazteenak baino 2 aldi eta erdi gutxiago inguru). Belaunaldi zaharren hauetan %80koa da espainol soilaren erabilera etxean. Gauzak beraz ari ditugu pixkanaka aldatzen. Ez dugu oraindik irabazi. Baina irabazten ari gara, ondo kostata bada ere.

Ezin da etsigarriki esan beste gabe “Gero eta […] gutxiagok erabiltzen dute etxean”.

  1. taula:

EAEko urte 2ko eta gehiagoko biztanleak etxean hitz egindako hizkuntzaren eta adinaren arabera. 2021.

ETXEKO

HIZKUNTZA

2021

Bitartean

jaioak

Guztira

Euskara

Soilik %

Espainola

Soilik %

Euskara

eta

espainola%

Beste bat

%

Eusk. soilik

edo

eusk+esp.

%

Guztira

 

2.163.121

13,05

71,88

11,75

3,31

24,81

Guztira[1]

 

2.193.199

13,15

71,54

11,91

3,40

25,06

>=75

< = 1946

254.658

12,83

80,02

6,49

0,66

19,32

70-74

1947-51

119.651

11,73

80,8

6,64

0,83

18,37

65-69

1952-56

129.744

10,54

80,89

7,37

1,20

17,91

60-64

1957-61

154.439

10,56

79,49

8,46

1,50

19,01

55-59

1962-66

167.029

10,26

78,64

9,13

1,97

19,39

50-54

1967-71

171.271

10,95

77,13

9,14

2,79

20,09

45-49

1972-76

180.511

11,96

73,94

10,42

3,68

22,37

40-44

1977-81

172.178

13,15

70,12

11,93

4,81

25,08

35-39

1982-86

134.901

12,36

67,36

13,47

6,81

25,83

30-34

1987-91

109.565

11,84

69,19

12,12

6,85

23,96

25-29

1992-96

991.50

12,62

69,00

12,23

6,15

24,85

20-24

1997-01

100.368

14,01

68,22

13,53

4,24

27,54

15-19

2002-06

105.549

15,32

65,46

16,23

3,00

31,54

10-14

2007-11

109.239

18,78

56,86

20,95

3,41

39,73

5-9

2012-16

102.449

21,25

49,14

25,06

4,55

46,31

2-4

2017-19

52.419

20,71

45,62

26,92

6,75

47,63

Eustaten Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak - Euskara datu gordinetatik, proportzioak guk ekarriak.

Ondoko 2. taulan ikusi litezke bosna urtekako datu proportzioetan hiru belaunaldiren garapen datuak: 65-69 urte bitartekoena, 55-59 urte artekoena (2021ean etxean euskara gutxien erabiltzen dutenak), eta 2-4 urteko belaunaldi gazteenarena.

  1. taula:

EAEko >=2 urteko biztanleria, etxeko hizkuntzaren eta adinaren arabera 1991-2016 (+ 2021)

 

ZENTSU URTEA

1991

1996

2001

2006

2011

2016

2021

EUSKARA SOILIK

BATEZ BESTE

13,88

13,67

13,68

13,07

13,63

14,01

13,15

65-69 URTEKOAK

18,40

16,49

15,14

13,52

12,70

13,10

10,54

55-59 URTEKOAK

14,02

13,11

12,80

12,92

11,60

11,86

10,26

2-4 URTEKOAK

14,84

17,48

18,39

13,92

21,30

21,47

20,71

ESPAINOLA SOILIK

BATEZ BESTE

77,51

77,27

77,19

77,30

76,78

73,16

71,54

65-69 URTEKOAK

74,68

76,99

78,75

79,49

81,75

80,86

80,89

55-59 URTEKOAK

79,28

80,43

80,57

79,45

81,47

79,89

78,64

2-4 URTEKOAK

73,04

66,94

65,35

72,60

66,00

46,89

45,62

EUSKARA

eta

ESPAINOLA

BATEZ BESTE

8,1

8,53

8,43

8,54

7,50

9,99

11,91

65-69 URTEKOAK

6,32

5,84

5,40

5,93

4,59

5,16

7,37

55-59 URTEKOAK

5,99

5,57

5,89

6,64

5,75

6,69

9,13

2-4 URTEKOAK

11,68

15,17

15,54

12,38

11,18

26,33

26,92

BESTE BAT

BATEZ BESTE

0,51

0,53

0,70

1,10

2,08

2,85

3,40

65-69 URTEKOAK

0,60

0,68

0,70

1,06

0,96

0,88

1,20

55-59 URTEKOAK

0,71

0,89

0,74

0,99

1,18

1,55

1,97

2-4 URTEKOAK

0,40

0,42

0,72

1,13

1,53

5,31

6,75

EUSKARA soilik

eta

EUSKARA eta ESP.

BATEZ BESTE

21,97

22,2

22,11

21,61

21,13

23,40

25,06

65-69 URTEKOAK

24,72

22,33

20,54

19,45

17,29

18,26

17,91

55-59 URTEKOAK

20,01

18,68

18,69

19,56

17,35

18,56

19,39

2-4 URTEKOAK

26,52

32,64

33,93

26,3

32,48

47,80

47,63

Eustaten Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak - Euskara datu bankuko datu gordinetatik, proportzioak guk ekarriak.

Ama/lehen hizkuntza datuak

Antzeko eskalak erakusten dizkigute ama/lehen hizkuntza datuek ere (kasuan berrienak 2016koak, ez dira oraindik argitaratu 2021ekoak). Ez gaude ondo. Baina irabazten ari gara. Kostata, hori bai. Baina gure urte guztiotako ekinari esker. Belaunaldi erdaldunenak dira 1952 eta 1986 artean jaiotakoak, 2016an 30 eta 64 urte artean dituztenak (2021ean 35-69). Lehen hizkuntza euskara soilik dutenak %15,42 dira 1982-86 bitartean jaiotakoen artean, daturik okerrena. Hortik %21,33 igotzen da 2002-2006 bitartean jaiotakoen artean, 2016an 10-14 urte dituztenak (2021ean 15-19), nahiz berriro pixka bat jaisten den gazteagoen artean (etorkin belaunaldiak tarteko).

Ama/lehen hizkuntza euskara eta espainola biak dituztenak belaunaldi zaharrenetan ez dira %2 eta %3 bitarte, baina badira %17,03 ere 2016an 2-4 urte bitarte dituztenak (2021ean 7-9). Ez da panazea, baina badira aukera okerragoak. Azken batean, ama/lehen hizkuntza euskara soilik, edota euskara eta espainola, dutenen proportzioa %36,65ekoa da jada 2-4 urte bitarteko belaunaldian. Belaunaldi erdaldunenetan %20 inguru baino ez (datu okerrena %19,96 2016an 45-49 urte bitarte dituztenen artean ‒2016an 50-54‒) ‒ik. 3. eta 4. taulak‒.

Ezin da beste gabe etsigarri esan “[E]uskara etxean jaso dutenak gero eta gutxiago dira. Argia da zentsua”. Ez gaude nahi genukeen bezain ondo. Baina irabazten ari gara. Eta irabazi nahi badugu gogor ekin beharko diegu egunean eguneko erronkei.

  1. taula:

EAEko urte 2ko eta gehiagoko biztanleak etxean hitz egindako hizkuntzaren eta adinaren arabera. 2021.

AMA/LEHEN HIZKUNTZA

2016

Bitartean

jaioak

Guztira

Euskara

soilik

Espainola

soilik

Euskara

eta

espainola

Beste bat

Eusk. soilik

edo

eusk+esp

Guztira

 

2.122.895

18,29

71,34

5,98

4,39

24,27

Guztira 2021

 

2.193.199

17,83

69,94

7,01

5,21

24,84

>=75

< = 1941

221.538

22,33

72,98

2,26

2,43

24,6

70-74

1942-46

103.301

19,43

75,62

2,42

2,54

21,84

65-69

1947-51

125.281

19,28

75,55

2,63

2,54

21,91

60-64

1952-56

133.802

18,21

76,29

2,67

2,83

20,88

55-59

1957-61

157.293

17,91

76,23

2,97

2,88

20,88

50-54

1962-66

168.655

17,29

75,92

3,38

3,41

20,67

45-49

1967-71

172.096

16,24

75,66

3,72

4,38

19,96

40-44

1972-76

181.112

15,73

74,64

4,41

5,22

20,14

35-39

1977-81

171.777

15,52

72,25

5,40

6,84

20,91

30-34

1982-86

132.381

15,42

69,69

6,38

8,51

21,80

25-29

1987-91

104.643

16,45

67,16

8,01

8,38

24,46

20-24

1992-96

90.665

19,00

63,82

10,91

6,27

29,91

15-19

1997-01

92.108

21,03

60,62

13,80

4,56

34,83

10-14

2002-06

100.447

21,33

61,35

13,85

3,47

35,18

5-9

2007-11

106.547

20,86

62,07

13,80

3,27

34,65

2-4

2012-14

61.249

19,62

59,57

17,03

3,78

36,65

Eustaten Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak - Euskara datu gordinetatik, proportzioak guk ekarriak.

Ondoko 4. taulan ikusi litezke bosna urtekako datu proportzioetan hiru belaunaldiren garapen datuak: 65-69 urte bitartekoena, 55-59 urte artekoena (2021ean etxean euskara gutxien erabiltzen dutenak), eta 2-4 urteko belaunaldi gazteenarena.

  1. taula:

EAEko >=2 urteko biztanleria, ama-hizkuntzaren eta adinaren arabera 1991-2016 (+ 2021)

 

 

ZENTSU URTEA

1986

1991

1996

2001

2006

2011

2016

EUSKARA SOILIK

BATEZ BESTE

20,45

20,56

20,28

19,87

19,35

18,76

18,29

65-69 URTEKOAK

30,33

27,81

25,43

22,69

20,61

19,47

19,28

30-34 URTEKOAK

18,96

19,09

18,45

17,01

16,35

15,68

15,42

2-4 URTEKOAK

16,60

18,73

20,89

24,66

21,55

22,21

19,62

ESPAINOLA SOILIK

BATEZ BESTE

73,93

74,45

74,21

74,39

73,57

72,27

71,34

65-69 URTEKOAK

65,04

68,28

70,38

73,17

74,94

75,69

75,55

30-34 URTEKOAK

75,98

76,37

76,81

77,69

76,0

72,97

69,69

2-4 URTEKOAK

74,01

72,12

65,11

59,74

63,93

61,53

59,57

EUSKARA

eta

ESPAINOLA

BATEZ BESTE

3,89

3,5

3,87

3,97

4,43

5,18

5,98

65-69 URTEKOAK

2,89

2,32

2,04

1,88

1,94

2,28

2,63

30-34 URTEKOAK

2,74

2,87

3,2

3,44

4,21

5,22

6,38

2-4 URTEKOAK

8,9

8,59

13,44

14,47

12,48

14,16

17,03

BESTE BAT

BATEZ BESTE

1,75

1,49

1,64

1,78

2,65

3,78

4,39

65-69 URTEKOAK

1,73

1,59

2,15

2,25

2,51

2,56

2,54

30-34 URTEKOAK

2,32

1,67

1,54

1,86

3,44

6,12

8,51

2-4 URTEKOAK

0,49

0,56

0,56

1,14

2,04

2,10

3,78

EUSKARA soilik

eta

EUSKARA eta ESP.

BATEZ BESTE

24,33

24,05

24,15

23,84

23,78

23,94

24,27

65-69 URTEKOAK

33,23

30,13

27,47

24,58

22,54

21,75

21,91

30-34 URTEKOAK

21,70

21,96

21,65

20,44

20,56

20,91

21,80

2-4 URTEKOAK

25,5

27,32

34,33

39,12

34,03

36,37

36,65

Eustaten Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak - Euskara datu bankuko datu gordinetatik, proportzioak guk ekarriak.

Kaleko erabilera

Egia da kaleko erabileraren datu neurketa %13aren azpian dagoela trabatuta, “2000ko hamarkadan baino apalago, nahiz eta ordutik milaka herritarrek ikasi duten euskara”. Nik hala ere uste dut ‘kalea’ asko aldatu zaigula azken berrogei urtean. Oro har, gutxiago ibiltzen gara kalean. Kontua ere bada nor ohi dabilen kalean erabilera neurketa egiteko. Ze kalean ‘bereziki’ ibiltzen dira, oro har, erretiratuak, edota lanik egiten ez dutenak. Oro har, belaunaldi zaharrenak, gure artean ugarienak eta erdaldunduenak. Eta ‘bereziki’ ere, uste dut, hirugarren uholdeko etorkin berriak eta hauen ondorengoak, etxebizitza baldintza okerrenak dituztenak, artean gizartean ongi integratu gabeak eta familia ugarienak dituztenak. Hala balitz, ez da harritzekoa datu apalak biltzea kaleko erabileran, euskal gizarteak batez beste emango lituzkeenak baino okerragoak, eta batez ere belaunaldi gazteenek. Agian asmatu beharko genuke beste modurik erabilera neurketa egiteko. Ze, egia da soilik euskaldun bihotzekook egin ohi dugula euskaraz ahal dugun guztian. Baina nik urtean-urtean gero eta euskaldun bihotzeko gehiago topatzen dut EAEn nonahi. Ni ote naiz bakarra?

Gizarte erabat erdaldunduaren erabateko hizkuntza ordezkatzea ez da gertatu(ko) goizetik gauera. Ez 500 urte baino gehiagoko Espainiako inperioak, ez 40 urteko frankismo odoltsuak lortu zuten euskaldunokin amaitzea, nahiz erabat ahuldu gaituzten. Guk ere ez dugu gizarte osoaren erabilerari irauli(ko) urte batetik bestera. Baina euskaldun bihotzekook jarraitu behar dugu borrokan euskaldunontzako demokrazia linguistikoaren alde borrokan Euskal Herrian, eta hori ezin izan dugu Euskal Herritar guztiek euskaraz ere jakin (behar izan) dezaten arte. Eta Hegoaldean espainola ahalik eta gehien baztertu beharko dugu geure bizitzatik. Baita ere Ertzaintzarekin ari garenean, Iberdrolarekin edo auzoko dendari ia-euskaldunarekin. Demokrazian, jendaurreko zerbitzu guztiak nahi eta behar ditugu euskaraz (ere). Publikoak eta pribatuak. Lanekoak, merkataritzakoak, eta aisialdikoak. Gutxienez espainoldunek gure artean dituzten eskubideen maila berean. Bitartean ez dago demokraziarik guretzat. Ez noski, erakundeek langile euskara gabeak kontratatzen jarraitzen duten bitartean gurean. Ezta ere EAEko Hezkuntza Lege berriak euskalduntze sakonagoa bultzatzen ez badu, espainolari bidea zabaltzenago badio, gu entretenituak gauzkaten bitartean publikoa ala pribatuaren artean, publiko edo pribatu guztiak berdinak bailira. Ez, zeinahi epaile ziztrin espainol zale gauza denean euskaldunon eskubideen aurkako epaiak altxatzeko. Edo munduaren berri izateko, gure etsai zuzen zanpatzen gaituen espainola jo eta ke kontsumitzen (eta bultzatzen) jarraitzen badugu prentsan, irratian, telebistan, literaturan… Ingelesera jo beharrean, egungo munduko hizkuntza globalaren laguntzara. Ze ez. Ez zaigu komeni ingelesa baztertzea ‘inperialista’ delako, eta bitartean gu espainolari hauspo ematen gabiltzala.

Eremu euskaldunetako egoera

Egia da ‘eremu euskaldunetan’ gero eta espainol gehiago erabiltzen dela. Ez alferrik izan ditugu ondo aspaldi sartuak etxe bazterreneko zoko guztietaraino eskola espainolak, prentsa, irrati eta telebista espainolak, sukalde guztietan irrati eta telenobela espainol guztiak. Herri(txikien)etan ere maizenik izan nahi izaten dugu kapitalekoen antzeko, ez gutxiago. Beti beranduxeago bada ere. Eta herri(txiki)etako etxe bizitza berri merkeagoak erakargarriak dira noski kanpotarrentzako. Eta herri txikietako adinekoek ere maiz ditugu etorkin merkeagoak laguntzaile… Herri(txiki)ak ere ez dira gaur egun eremu isolatuak. Baina hortik esatera “Eremu euskaldunenetan […] erabilera maldan behera doa[la]”…, tarte bat bada…

Eremu euskaldunetako herri(txiki)etakoek ere eutsiko diote euskalduntasunari, beranduago bada ere, ikusten badute hiriburuetan euskaldunok irabazten ari garela. Hiriburuetan irabazten ez badugu, alferrik izango da.

Nola irabaziko dugu hiriburuetan? Hori dugu erronka nagusi euskaldun bihotzekook. Eta ez da samurra izango. Orain arte izan ez den bezala. Baina irabazten ari gara, eta soilik noiz eta nonahi exijituz eta praktikatuz gure euskaldun izateko eskubide eta baldintza demokratikoak ekingo dugu aurrera duintasunez. Goazen! Oraindik ere! Irabazten ari garelako…, orain arte egin dugun guztiari esker.

365 eguneko Euskaraldira! Demokrazia euskaldunontzako!

 

[1] Eustaten datuetan ere bada alderik. Bigarren ilara honetakoak hemendik: Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen, lehen hizkuntzaren eta etxean hitz egiten den hizkuntzaren arabera. 2021.

Netflixeko filmei euskarazko azpidatziak gehitzeko plugina

$
0
0

ZerNonIkusi ekimenak Katalunian garatutako plugin baten euskarazko bertsioa kaleratu du Netflixen berez euskarazko azpidatzirik ez dauzkaten filmetan, kasu batzuetan azpidatziak gehitu ahal izateko. Netflix kontu ordaindua eduki behar da erabiltzeko, eta ordenagailuko ikuskatzerako balio du, Chrome edo Firefox nabigatzaileen bitartez,

Plugin edo gehigarri luzapen gisa gehitu daiteke nabigatzaile hauetarako: 

Erabiltzeko, INPORTANTEA: ez sartu Netflixera eta han filma bilatu, baizik eta plugina bera ireki, eta irekitzen den menu luzapen bat daukala ikusiko duzu; honakoa:

 

Zerrenda horretatik klikatu behar duzu aukeran dauden filmak, eta horrela abiatuko zaizu film hori euskaraz. Goragoko irudiko adibidea, Baby Driver filmekoa da. Pelikula hori ez dago Netflixen berezko katalogoan euskarazko azpidatziekin, baina pluginak Eusko Jaurlaritzaren Open Data Euskadi webgunean dauden azpidatziak integratzen ditu ikusteko esperientzia.

Ze film dauden eskuragarri oraingoz aukera honekin? Dozenatxo batzuk, hemen daude zerrendatuta.

Oker/hutsune bat Netflixen

Era berean, deskubritu dugu Netflix-eko web interfazean euskarazko edukiei buruzko informazio funtsezkoa desagertu dela.

Bilaketa egiteko orduan, azpidatzien arabera bilatuz gero, euskara aukera gisa agertzen da: https://netflix.com/browse/subtitles 

Baina audio bikoizketa edo audio originalaren araberako bilaketetan, ez dago euskara bilatzeko aukerarik:

Eta lastima da, ze eduki bikoiztu dexente hasi da agertzen, umeentzako aukerak eta... eta audio originaleko lan euskaldunak ere badaude katalogoan, hala nola Errementari eta Handia. Tira, Netflixeko katalogo-bilaketa oker horren ordez, Zer Non Ikusi bera kontsultatu dezakezue, plataforma honek dituen euskarazko eduki desberdinak deskubritzeko:

Pantailaldiaren ondoren, pantailak erabiltzen jarraitzeko: euskarazko eduki sortzaileak zerrenda

$
0
0

Joan den astean hasi zen Pantailaldia, eta bihar du amaiera (non Euskaraldiak hartuko duen erreleboa nolabait). Egun hauetan #pantailaldia traola errepasatuta ikus daitekeen bezala baliabide askoren zabalkunderako behintzat balio izan du. Ondoren ere pantailak euskaraz erabiltzeko eskubidea izango dugunez, interesgarria bereziki eskura gehien ditugun pantailentzat eta bereziki gazteentzat, Iruñe Astiz eta Andrea Gonzalez poli-pantailistikoek osatutako baliabide zerrenda, espreski sareen erabiltzaile gazteentzat egina:  ‘Gazteendako euskarazko eduki sortzaileak’ zerrenda.

Dokumentuan, zenbait eduki kategoria: Musika (spotify eta beste lotura batzuk hainbat sortzailerenak), podkastak, serieak (Euskal Encodings-ek dituenaz aparte, euskaraz azken urteotan sortu izan dira web-sailak barne), sare sozialetako profil interesgarriak (Instagram, Twitter, TikTok eta Twitch ageri dira), telebista saio pare bat, eta Youtubeko kanal interesgarriak.

Zerrendaren sortzaileetako batek, Iruñe Astiozek, zenbait sare/plataforma euskaraz erabiltzeko/kontsumitzeko baliabide zerrendak ere argitaratu izan ditu bere blogean, eta hona horietan sarrera nabarmenenak:

Azalpen gehiago, Astizenean bertan.

#Txiotesia6 lehiaketa eta Ikergazte 2023 aurkeztu ditu UEUk

$
0
0

50. urteurrenaren markoan eta Euskaraldiaren baitan UEUk #Txiotesia6 lehiaketa eta IKERGAZTE 2023 kongresuaren artikuluen deialdia aurkeztu ditu, ikertzaile belaunaldi berrientzat plaza izateko helburuarekin.

#TXIOTESIA6 LEHIAKETA

Azaroaren 22an egingo da #Txiotesia6 lehiaketa. #Txiotesia lehiaketaren helburuak euskal ikertzaileei izen-abizenak jarri eta hauek egiten dituzten lanak gizarteratzea dira. Ahalik eta parte hartze zabalenak ekimena aberastu egiten duenez, Euskal Herriko unibertsitate guztiekin eta ahalik eta ikerketa-talde gehienekin jartzen dira harremanetan, beraien ikertzaileek parte hartzeko gonbidapena eginez.

Nori zuzenduta:

• Tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei.
• 2019/2022 urte bitartean (biak barne) tesia aurkeztutako ikertzaileei.
• Aurreko edizioetan parte hartu duten ikertzaileek berriz ere parte hartzeko aukera dute.

Arauak:
• Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikerlarien parte hartzeak.
• Txioak euskaraz idatzi behar dira.
• Lehiaketa egunean goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bidali daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
• Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, ... mezuaren aurretik jarrita.
• Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia6 traola.
• Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
• Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.

Sariak:

  • Txiolari ulergarriena: 500 euro.
  • Txiolari originalena: 300 euro.

Ikusi informazio guztia HEMEN.

 

 

IKERGAZTE KONGRESUA 2023

IKERGAZTE kongresuaren bosgarren edizioa Donostian egingo da, maiatzaren 17, 18 eta 19an. Bere helburuak hauek dira:

• Ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna handitzea.
• Ikertzaileen arteko harremanak sendotzea.
• Euskarazko zientzia produkzioa areagotzea.

Artikuluak bidaltzeko epea dagoeneko zabalik dago otsailaren 17ra bitartean. Ikusi araudia.


Haur- eta Gazte-Literatura Eskolan ikastaroaren izen-ematea ireki dugu

$
0
0

Haur- eta Gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren laugarren edizioa antolatu dugu eta izena emateko epea ireki dugu. Ikastaroa urtarrilaren 11n hasiko da eta maiatzaren 3an amaituko. Datorren edizioaren nobedaderik nabarmenena da Gasteizen egingo dugula. Hain zuzen, EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultatean. Aldaketarekin ikasle berriak erakarri nahi ditugu. Izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 2ra arte. Ondoren, onartuak izan direnei jakinaraziko diegu abenduaren 12an. Ikastaroan 30 lagunentzako tokia dago. 

 

Aurreko edizioetan bezala, ikastaroa Galtzagorri Elkarteak eta EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailak antolatu dugu, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin. Ikastaroak irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko xedea du, eta irakurketan bitartekari diren irakasle edo irakaslegaien formazio literarioa aberasteko helburua dauka. Bidenabar, maisu-maistrez gain, sortzaileak, editoreak eta haur eta gazte literaturarekiko interesa duen edonoren kultura literarioa elikatzeko pentsatua dago.

Ikastaroa asteazkenero egingo dugu, 17:00etatik 20:00etara, esan bezala Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Aurre-matrikula egiteko INPRIMAKI HAU bete beharko duzu eta nor zaren azaltzen duen aurkezpen-gutun bat idatzi, 10 lerrokoa gehienez. Onartua izanez gero, matrikula egiteko epea abenduaren 12tik 19ra zabalik egongo da.

Prezioak honakoak dira:

-EHUko ikasleek eta langabetuek: 50 euro

-Galtzagorriko bazkideek: 100 euro

-Gainontzekoek: 150 euro.

Haur- eta gazte-literaturaren gaineko trebakuntza eta jakintza bildu nahi baduzu, ez egin zalantzarik eta eman izena HGL ESKOLAN ikastaro osagarrian.

Hemen ikastaraoren programa, eta azpiko bideoan ikusi ahalko duzu zein den ikastaroaren mamia, baita irakasleak nor diren ere. Animatu!

Badaezpada edo, nola eskuratu Twitterren argitaratu duzun guztia

$
0
0

Elon Musk-en kudeaketa desastrosoarekin, zurrumurruak daude ea Twitterrek asko iraungo duen. Zaila da jakitea "bulego itxierak" edo "ingeniarien ihesak" zein puntura arte diren larriak, aplikazioaren funtzionamendua geldiarazteraino iritsi ote daitezkeen... baina kezka hor dago. Jarduera bertsuan aritzeko alternatiba bat Mastodon dela zabaldu da batetik, eta Mastodon erabiltzeko oinarrizko tutoriala argitaratu genuen horretaz. Baina bada beste aukera bat ere, balio praktikorik ez dakigu ote duen, baina hortxe omen dago: Twitterrera igo duzun edukia deskargatzen ahal duzu. Eskaera egin dugu Sustatutik gaur goizean, eta 24 ordu barru egongo omen da jasotzeko zip hori. Ikusiko dugu. Bitartean, hemen instrukzioak nola egin daitekeen hori.

Ordenagailuko nabigazio ingurunean egin dugu hau. Zure ezarpenetan sartu, hona: https://twitter.com/settings/account 

Hortxe dio, euskaraz baduzu interfazea, "deskargatu zure datuei buruzko fitxategi bat." Egia esan, buruzko baino, datuak berak dira agintzen dena.

Tira, klik egin hor, eta egiaztapena eskatuko dizu. Segun nola duzun kontua sortua Twitterren, izan daiteke emandako e-postaz edo telefono zenbakiaz kode bat sartzea eskatuko dizula. Irakurri dugu hortik e-postaz ziurragoa ote den, telefonoz ez dabilela hain ondo, baina gure aproban berehalako SMS mezu bat jaso dugu.

Bete datua eta... eskatu dugu bada. Hala esan digu, Twitterrek interfazeko euskarazko mezuarekin "Zure kontuko informazioa, kontuaren historia, aplikazioak eta gailuak, kontuaren jarduera, interesak eta iragarkien datuak biltzen dituen ZIP fitxategia eska dezakezu. Datuon fitxategia deskargatzeko prest dagoenean, jakinarazpen bat jasoko duzu aplikazioan bertan". Gehiago ikasi ere jartzen zuen esteka batekin, honako ingelesezko azalpenekin.

Klikatu dugu eta erantzun digu Twitterrek: "Jaso dugu eskaera. Kontua babesteko, baliteke 24 ordu edo gehiago behar izatea datuak prest egon arte." Gaur goizean izan da hori, azaroak 19. Itzuliko gara bihar igandez ea nola doan.

Zer jasoko dugun? Hortik irakurri dugunez:

  • Argitaratu ditugun txio, irudi eta bideoak.
  • Etrantzun, bertxio eta zerrendak,
  • Mezu zuzen guztiak
  • Pertsonalizazio eta iragarki ezarpenak
  • Beste laburpen eta estatistika batzuk.

Ikusiko dugu bihar igandez, azaroak 20, ea paketea ireki eta zer dagoen. Kontatuko dizuegu.

Euskararen Gogoetaguneak hausnarketarako ponentzia sorta porestatuko ditu, eta gero publiko egingo ditu

$
0
0

Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu du, Jon Sarasua irakasleak koordinatzen duen think-tank bat, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz. Momentuz bi ponentzia idatzi dituzte, baina ez dira publiko egin, beste dozena bat ponentzia osatu ondoren, "kontraste-taldean aztertu, hobetu eta onartuko dira, eta ondoren plazaratu egingo ditugu, eztabaida publikorako baliagarri izan daitezen”.

 

Ostiralean aurkeztu zuten egitasmoa Donostian eta bertan Jon Sarasuak esan zuen: “XXI. mendeak galdegai berriak ekarri dizkio euskararen bideari, eta une honetan norabide-krisi baten zantzuak bizi ditu. Abagune honetan, euskararen inguruko iritzi argitaratuak dibergentzia handi samarra agertzen du egoerari buruzko balorazioan, analisi eta planteamenduetan. Egoera honen erdian, elementu baten falta sumatzen da: bisio edo etorkizun-ikuspegia, eta horretara norabidetutako arnas luzeko estrategia nagusien marrazkia. Neurri batean, horretara dator egitasmo hau, arnas luzeko estrategiak marraztera, etorkizun-ikuspegiarekin”.

Jon Sarasuaz hain, Gogoetaguneak idazkari teknikoa du (Ibon Usarralde), eta 10 laguneko kontraste-talde bat. Bere lehen lanetan, ponentzia batzuk landu eta emaitzak "gizartearen eskura" jartzea du helburu. Ponentzia horietan lehena Sarasuak aurkeztu zuen ekitaldian, "Euskararen biziberritze prozesuaren etorkizun ikuspegia".

Beste ponentzia bat ere prest dago, "Euskararen egoeraren diagnostikoaren sintesia". Kontraste taldeko Jon Aizpiruak eta Olatz Altunak idatzi dute hori. Eta beste batzuk ere etorriko dira, baina itxura batean ez dira oraingoz publiko egingo beren edukia. Jon Sarasuak adierazi zuenez, “datorren urteari begira, beste 5 ponentzia mahairatuko ditugu, eta aurrerago beste sei-zazpi. Ondoren, kontraste-taldean aztertu, hobetu eta onartuko dira, eta ondoren plazaratu egingo ditugu, eztabaida publikorako baliagarri izan daitezen”.

Argazkia eta informazioa, Euskaltzaindiaren webgunetik.

Hikaldia ere martxan da Goierrin Euskaraldiarekin batera

$
0
0

Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoketa aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte bikoteek.

Hauek dira lehiaketan parte hartzeko baldintzak:

  1. Gipuzkoako Goierri eskualdean bizitzea.
  2. 2022ko EUSKARALDIAN eta HIKALDIAN izena emanda izatea.
  3. HIKALDIAn izena emanda dagoen beste lagun batekin bikotea osatzea.
  4. Bikoterik ez duenak lehiaketan parte hartzeko BIKOTE BILA ORRIAn izena eman behar du eta izena emandakoen artean bikoteak osatuko ditu Aittu! Euskara Elkarteak.
  5. Hika-mika leihaketan parte hartu behar duen bikoteak IZEN-EMATE ORRIA beteta izatea ezinbesteko baldintza da.
  6. Lehiaketan zehar proposatutako ariketa guztiak egitea.
  7. Egindako ariketen audio fitxategiak, bikotearen izen-abizenak jarrita, Aittu! Euskara Elkartearen telefonora (688 76 86 09) bidaltzea whatsapp bidez abenduaren 3a baino lehen 

Ariketa bakoitza neurtzeko ondorengo parametroak hartuko dituzte kontuan:

  • umorea
  • sormena
  • originaltasuna
  • egokitasuna
  • zuzentasuna

Bikote irabazleak bi lagunentzako Txangurro Afaria irabaziko din Beasaingo Kattalin jatetxean ondorengo menuarekin:

Google Chrome bilaketan aukera berri interesgarria

$
0
0

PC ingurunean Chrome nabigatzailea eta Google bilaketak erabiltzen badituzu, bilaketa gehigarriak egiten laguntzen duen aukera berri txiki eta praktiko bat dago martxan duela aste batzuetatik. Bilaketa / URL barran agertzen den Google zeinu txikian fijatu zaitezte.

Adibide gisa, gaur albiste, Pablo Milanés abeslari kubatarra hil dela. Bere izena bilatu dugu euskaraz konfiguratutako ordenagailu batean. Lehen bistadizoan, zenbait aukera agertzen dira, batzuk euskaraz adierazita, baina edukiari dagokionez, dena gazteleraz.

Hori lehendik ere horrela zen... baina orain klik egin dezagun emaitza zerrendako edozein edukitan. Kasu honetan Espainiako hedabide baten estekan egin dugu:

Fijatu nola URL/bilaketa barran agertu den Googleren G ikur koloretsua. Hor klikatuz gero, barra bat zabaltzen da eskumatan, eta hortik emaitza gehiagotara sartzen ahal gara, honela:

Ea baliagarria zaizuen. 

IPTV pirateria modernoa, "bezeroarenganako arretan" oinarritutako zerbitzua

$
0
0

Munduko Futbol Txapelketa egiten ari diren honetan, Qatartik ematen dituzten partida gehienak ikusteko modua ordainpekoa da, beIN Sports bidez Ipar Euskal Herrian eta Movistar bidez Hego Euskal Herrian (kenduta TVEk eta TF1ek irekian emango dituzten beste partida batzuk). Murrizketa honekin, zaletu askok IPTV pirateriara jo dute. Azken urteetan zerbitzu sofistikatu bat bilakatu da mundu hau, doan izan barik harpidetzekin dabilena, eta telefono bidezko arreta zerbitzuan oinarritua.

IPTV siglak esan nahi du Internet Protokoloaren bidezko Telebista. Telebista banatzeko sistema hori da, oro har, gaur egunean, Interneteko kable eta uhinetatik doaz kanal eta plataformak, ez uhin hertzianoetako antenetatik. Zerbitzu legalak dira oro har; esate baterako, mundu zabaleko etorkin diasporetan sorlekuko telebista kanaletara iristeko modu bat izan daitezke. Baina aldi berean, IPTV eremuan funtzionatzen dute hainbat sistema piratak; eta zerbitzu nahiko sofistikatua da duela azken garaiotan garatu dena. 

Honela dabil sistema:

1) Mugikorretan edo telebista adimentsuetan (smart tv) instalatzen ahal diren aplikazio legalak daude, ematen dizutenk doako IPTV kanaletarako sarbidea. Adibidez, Finlandiako eta Suediako telebista kanal publikoak irekiak eta doakoak dira; ba halako aplikazio baten bidez zuzenean ikusi ditzakezu zure etxean, beste hainbat kanalekin batera. 

2) Aplikazio horiek, aukera extra bat daukate, kanal irekiez gain, beste "pakete" ezkutu bat instalatu ahal izateko. Pakete horretan etorriko dira futboleko mundiala, Formula 1 lasterketak, pelikula sortak eta abarrak...

3) Nola aktibatu pakete ezkutu hori? Arreta zerbitzuarekin kontaktatu behar duzu. Honetara dedikatzen diren hainbat lagun daude hor merkatuan. Whatsapp edo Telegram bidez kontaktatuz gero, harpidetza salduko dizute kontaktu horiek. Hego Euskal Herriko kasuan, Bizum bidez pagatzen diezu "harpidetza", irten daitekeena urteklo 50 bat eurotan (ordainpeko telebista paketeen prezioak baino dexente merkeagoa), eta aktibatuko dute zure gailuan pakete ezkutua.

4) Paketearen aktibazioa norberaren gailuan, teknikoki nola da?

  • Telebista adimentsuaren kasuan, "kodea lortu" izeneko aukera bat izaten dute aplikazioek. Arreta zerbitzuari pasatu kode hori, eta piztu-amatatu eragiketa baten ondoren, zure telebista aplikazioa pakete piratarekin aberastua agertuko da.
  • Telefono mugikorren kasuan, arreta zerbitzuak gakoren bat eskatuko dizu, dela zure erabiltzaile izena, app.ak sortzen duen kode bat edo beharbada telefono zenbakia (batzuetan bi zifra ezkutatzeko eskerarekin)... Gakoa pasatu eta minutu batzuen buruan, aplikazioan aukera extrak izango dituzu.

Azkenengo urrats honek erakusten du tokian tokiko "arreta zerbitzuko langileek" sarbidea dutela aplikazioetako zerbitzari zentraletara, edo bitartekari sistema bat ezarrita dagoela horretarako. 

Eta, gutxi gora-behera, honela funtzionatzen du honek. IPTV pirateriari buruzko ingelesezko info pixkat gehiago, hemen.

Twitter euskaraz baduzu, timeline nagusia hondatu zaizu ordenagailuan

$
0
0

Twitterreko ingeniari ihesarekin arazo teknikoak gertatzen ari direla ematen du. API batzuk ez dabiltzala, AEBetako telefono batzuetan jakinarazpenek huts egiten dute... euskaldunontzako arazo berezi bat gertatu dela uste dugu: web bidez euskaraz baduzu interfazea, zure timeline kronologiko nagusia desagertu egin da. Uste dugu hizkuntza ezarpenetan aldatzen baduzu erdara batera, ondo jarriko zaizula.Sustaturen kontuarekin hala gertatu zaigu bederen.

Konponbidea inozo samarra da, web/ordenagailu ingurunuean https://twitter.com/settings/accessibility_display_and_languages ezarpenetan, hizkuntza aldatzera joan pantaila honetan, eta aukeratu erdara bat.

Ez edozein erdara, ze Beta egoeran dauden beste hizkuntzekin berdin da.

Beste konponbide bat da txioen ordena kronologikoaren ordez, Twitterrek berak erabakitzen duen interesa-saltsa partikularraren araberako ordena aktibatzea. Baina sistema hori, Instagram edo TikTok edo Facebook-ek hobesten duten edukia ikusteko sistema algoritmikoa, Twitterreko alderdi okerrena da. Norberak aukeratutako kontuen jarraipen kronologikoa da nork bere eduki interesekoak ondoen ikusteko modua: horretan da hobea Twitter besteak baino.

Ba horixe da dagoena:; eskerrik asko, Twitter, faena polita.

Bestalde, joan den asteburuan dokumentatu genuen prozesuak, Twitterreko artxibo osoak jaistearenak, ez du funtzionatzen itxura batean. 24 ordu itxoiteko esaten digu sistemak, baina dagoeneko ia astebete igaro da eta... zip fitxategirik ez jaisteko.


Euskarafobiaren aurka, Burlatan

$
0
0

Zenbait aldaketa onesteko bidean daude; garrantzisuena euskaraz jakitea meritu moduan baloratzeko beharra kentzea da. Horrek bide emanen dio Plantilla Organikoa aldatzeari.

EUSKARAFOBIAREN AURKA, BURLATAN

 

Burlatako Udaletxearen aurrean euskaltzaleak Burlatako Udalaren asmoaren aurka agertu arren, hasierako onespena eman dio Udalak Euskararen Ordenantza aldatzeari. Navarra Suma eta PSOEren botoak erabakigarriak izan dira, Ahal Duguk abstentziora jo du (burua ezkutatuz) eta EH Bilduk, Burlata Aldatzen-ek eta Geroa Bai-k aurka egin dute.

Zenbait aldaketa onesteko bidean daude; garrantzisuena euskaraz jakitea meritu moduan baloratzeko beharra kentzea da. Horrek bide emanen dio Plantilla Organikoa aldatzeari. Zenbait lanpostutan euskara baloratuko ez dela aurreikus daiteke. Auskalo noraino eramanen duen Burlatako Udalak Plantilla Organikoaren berregituraketa! Orain arte horrela sailkatuta daude lanpostuak: Euskaraz jakiteko beharra duten lanpostuak, euskara meritu moduan % 10eko balorazioa dutenak eta euskara meritu moduan % 5eko balorazioa dutenak. Eremu mistorako Plantilla eredugarria da. Etorkizunak argituko du aurreikusten den berregituraketa. PSN-PSOE da bide horretan Navarra Suma bultzatzen ari dena, protagonismo tristea bereganatuz.

Euskararen Defentsarako Sareak segituko du lanean, Burlatako euskaltzaleekin batera, oraingo agintarien asmoak aurrera joatea eragozteko.

2022-11-24.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA.

Burlatan ere euskarafobiari stop!

$
0
0

Euskaltzale guztiak deitzen ditugu hurrengo ostegunean, azaroak 24, arratsaldeko 6etan, Burlatako Udaletxearen aurrean protesta egiteko. Ez dezatela pentsa lo geratuko garela, hainbeste erasoren aurrean!

BURLATAN ERE EUSKARAFOBIARI STOP!

 

Burlatako Udalak Euskararen Ordenantza aldatzeari hasierako onespena emanen dio hurrengo ostegunean, azaroak 24. Horrela ziklo bati amaiera emateko asmoa du.

2018an hasi zen prozesu hori, lan deialdietan euskaraz jakitearen merezimenduaren portzentajeak ezabatu zituenean (euskaraz jakitea derrigorrezkoa ez zenean, % 5 eta jendaurreko lanpostuetan % 10). Merezimendua izatea onartu zen orduan, baina ezer zehaztu gabe. Hala ere, Plantilla Organikoan mantendu zen eskema hori.

Orain, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren eta epaileen jurisprudentzia berria aitzakia hartuta, merezimendua izateko beharra ezabatu nahi du Udalak, gero Plantilla Organikoa berregituratzeko.

Horretaz aparte, beste aldaketa batzuk izanen ditu Ordenantza berriak, garrantzitsuak baina praktikan hainbesteko eragina izanen ez dutenak.

Euskararen Defentsarako Sareak aldaketa hauetan euskarak eta euskaldunok jasaten ari garen eskubide murrizketen segida ikusten du, Euskararen Legearen interpretazio oker batean oinarrituta.

Erantzuna emanen diogu. Euskaltzale guztiak deitzen ditugu hurrengo ostegunean, azaroak 24, arratsaldeko 6etan, Burlatako Udaletxearen aurrean protesta egiteko. Ez dezatela pentsa lo geratuko garela, hainbeste erasoren aurrean!

2022-11-22.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA.

Telefono euskaraz eduki, aste honetako Egunean Behin sustapen berezian aukera izateko

$
0
0

Aste berezia dugu azaro-abenduko hau Egunean Behin jokoan. Iaz egin genuen esperientzia errepikatzera goaz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin, GozatuSareanEuskaraz.eus kanpainaren barruan, ohiko sariaz gain, zozketako sari bakarra izan beharrean zortzi izango dira, euskaratzeko moduko 8 Samsung txukun banatuko ditugu. Hori bai, astearen amaierako partidarako, igandekorako, telefonoa euskaratuta dutenen artean izango da hori. Zuk hala duzun jakiteko, begiratu zure mugikorrean, aurpegiek esango dizute nola daukazun.

Honela antolatuko dugu zozketa. Batetik, asteko zazpi egunetan jokatu beharra dago (hori ohikoa, beti hala egiten dugu zozketarako), baina horrez gain astea amaitzean telefonoa euskaraz izan beharra daukazu. Eta horien artean, 

  • 4 telefono izango dira gaurtik igandera erdaratik euskarara pasatzen direnentzako.
  • beste 4, jada hori egina zutenak ez baztertzeko, hasieratik jada euskaraz duzuenontzat.

Gaur egungo Android telefono gehienak euskaratu daitezke, sistema eragileko hizkuntza euskara ezarri eta listo. iPhoneen kasuan, ezin da sistema eragilerik euskaraz jarri (Applek ez du uzten), baina hizkuntza lehenespen bat markatu daiteke, nabigazioan euskarazko orriak ikusteko lehenbizi edo aplikazio batzuen euskarazko bertsioak gailentzeko.

Android telefonoen kasuan, bestalde, ñabardura bat dago. Telefono txukunenetan, Gabonetan oparirako gomendatzen ditugunak bide batez, lehen hizkuntza ezartzeaz gain, bigarrena ere aukeratu daiteke. Horrekin telefonoa euskaratzen dutenek egin ohi duten kexa ohikoa ebitatzen ahal da: "Euskaraz jartzen badut, Whatsapp eta beste gauza batzuk ingelesez agertzen zaizkit!". Tira, hizkuntza aukera bikoitza duten telefonoetan, egin dezakezu euskara lehenetsi, eta gero, bigarren hizkuntzarako, markatu gaztelera edo frantsesa edo nahi duzuna. Era honetako telefono txukunenak dira, modelo berrienak marka hauetan:

  • Samsung, Oppo, Realme, Vivo.

Beste telefono batzuetan, ez dago bigarren hizkuntzaren aukera hori... Jar dezakezu euskaraz, baina Whatsapp ingelesera pasatuko zaizu. Era honetakoak dira hauek:

  • Xiaomi, Poco.

Eta gero, 2022ko Android salduenen artean badago marka bat zeinean telefono askotan ez dagoen euskara jartzeko aukerarik: OnePlus. Horrelakorik ez erabili, ahal bada.

Modelo desberdin horietan hizkuntza ezarpenak nola egin... Azalpen orri honetan. Beste metodo erraz bat da, Androiden kasuan, Lehen Hitza Euskaraz aplikazioa erabiliz moldatzea.

 

Adi mec de la rue guztiok, plugin bat sortu da Netflixerako

Netflixen euskara non entzuten den aurkitzeko metodoa hondatu dela dirudi

$
0
0

Lehengoan Netflixerako azpitituluen plugin euskarazkoa probatu genuen bitartean, deskubritu genuen Netflix-eko web interfazean euskarazko edukiei buruzko informazio funtsezkoa desagertu dela. Behintzat web bidezko interfazean, eta lastima de ze zaildu egiten du euskarazko edukien aurkikuntza.

 

Zera da gertatzen dena: Bilaketa egiteko orduan, azpidatzien arabera bilatuz gero, euskara aukera gisa agertzen da: https://netflix.com/browse/subtitles

Baina audio bikoizketa edo audio originalaren araberako bilaketetan, ez dago euskara bilatzeko aukerarik:

Eta lastima da, ze eduki bikoiztu dexente hasi da agertzen, umeentzako aukerak eta... eta audio originaleko lan euskaldunak ere badaude katalogoan, hala nola Errementari eta Handia. Tira, Netflixeko katalogo-bilaketa oker horren ordez, Zer Non Ikusi bera kontsultatu dezakezue, plataforma honek dituen euskarazko eduki desberdinak deskubritzeko:

Viewing all 9017 articles
Browse latest View live