Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 9017 articles
Browse latest View live

Hedabideentzako Jaurlaritzaren Covid laguntzak, gaztelerazko medioentzat nagusiki

$
0
0

Iaz eman genuen albistea, nola Eusko Jaurlaritzak 5 milioi eurorekin lagundu zituen Covid-ak kaltetutako hedabideak, gehienbat erdarazkoak. Aurten errepikatu da jokaldia, Argiak argitaratu duenez. 6 milioi euro hedabideentzat, berriz ere nagusiki gaztelaniaz ari direnentzat 5.5 milioi eta milioi erdi euskarazkoentzat. Eta medio batzuk zero eurorekin, Argia bera kasu.

Hona banatutako kopuruak, Argiak laburtutako taulan:

2021eko kopuruak hauek izan ziren:

  • El Correo 1.608.716,91 €
  • Diario Vasco 747.535,64 €
  • Deia 558.126,27 €
  • SER 520.244,41 €
  • Gara 305.580,45 €
  • Berria 290.427,7€
  • Nervión-Gorbea 224.765,78 €
  • Cope 174.256,62 €
  • Noticias de Gipuzkoa 171.731,16 €
  • Onda Cero 123.747,45 €
  • Noticias de Álava 113.645,62 €
  • Onda Vasca 73.238,29 €
  • Bizkaia Irratia 40.000€
  • Radio Popular 25.254,58 €
  • Radio-7 22.729,12 €

Iaztik aurtengo banaketara aldaketak ere izan dira. 2022an Berriak 287.925 euro jaso ditu, iaz baino 2.502 gutxiago. Vocento egunkariko bi egunkari nagusiek (El Correo eta El Diario Vasco) berriz, 2.659.000 euro jasoko dituzte bien artean, iaz baino 303.000 euro gehiago. Argiak ez du ezer jaso ordea, ez iaz, ez aurten. Tokikom sareko tokiko hedabideek ere ez dute ezer jasotzen, eta Hekimen elkarteak batzen dituenetan, bakarrik Berriak. Sustatu edo Interneteko euskarazko agerkariak ere ez dira agertzen laguntza hauetan.

Informazio gehiago, Argian aurtengoaz, eta Sustatun iazkoaz.


'Zorioneko' da urteko hitza, UZEI eta Euskaltzaindiaren arabera

$
0
0

UZEIk eta Euskaltzaindiak urteko hitza aukera dute: Zorioneko. Ez da zaila asmatzen zergatik: Irulegiko Eskuagatik. Hemen UZEIren oharra erabakiaren berri ematen. Iaz, 2021eko hitza, 'aldaera' izan zen.

Aranzadi Zientzia Elkarteak azaroan ezagutzera eman zuenez, baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena den Irulegiko Eskua izenarekin ezagutu dufun brontzezko piezan irakur daiteke, «sorioneku» da Eskuko lehen hitza, eta lotu daiteke Zorioneko egungo euskarazkoarekin. Hala ere, hori hala den zalantzak daude, nahiz eta ZORI eta ON badauden aitzineuskarazko lekukotasunetan identifikatuak, -EKO/-EKU deklinazioaren izaera zalantzazkoagoa da. 

Hauexek dira Eskuan ageri diren zeinuak:

Proposatu den transkripzuioa zera da:

sorioneku · {n}
tenekebeekiŕateŕe[n]
oTiŕtan · eseakaŕi
eŕaukon ·

Non, oTiŕtan hitzeko «T» larriak ez du soinu jakinik adierazten: grafema ezezaguna da, eta idazkunean T larri baten forma duenez, horrela transkribatu da.

Zorionekoak gara Irulegiko Eskuaren aurkikuntzarekin, baina irakurketa hori ulertzetik urruti gaude oraindik.

Egunean Behin: 10. denboraldia amaitu da, 4 milioi partida pasa jokatuta

$
0
0

Egunean Behin jokoaren 10. denboraldia bukatu da asteburu hnetan, eta garaileak jakin dakizkigu. Aurretik ere saritxoak irabazi dituen Antton Fernandez LasaTti, Zumarragakoa, izan da garaile. EITBren babesletzarekin 12 astez garatu da denboraldia, astero astero 60.000 lagunek inguruk jokatu dute, guztira 82.939 kontu desberdinetatik. Eskerrik asko.

Denboraldi hasieran telebista final bat egongo zela ere aipatu genuen, baina ez da halakorik izango, ekoizpen/erralizazio kontuengatik. Hala ere, denboraldiko zenbakiak onak izan dira, jokoak interesari jarraitzen dio, eta 2023. hasieran jokoaren 11. denboraldiari ekingo diogula uste dugu, urtarrila eta apirila bitartean, tartean Egunean Behinen 4. urteurrena ere ospatuko dugularik.

Lehen saria, telebista adimentsu bat, eraman du Antton Fernandez Lasa Tti Zumarragakoak. Denboraldiko bi astetan lortu du gaunera lehen postuan, eta pandemia garaiko Youtubeko zuzeneko batean 3. postuan geratu zen.

Bigarren beste jokalari aditu bat geratu da, Mikel Egiguren Mikelei Arrasatekoa. Aste bat ere irabazi du denboraldian, eta dozenerdi bat aste-garaipen ere lortuak ditu jokoaren historian, tartean finalista postuak 8. eta 5. denboraldietan.

Hirugarrena Josu Goenaga Arbiz Urduñakoa geratu, Arbiza erabiltzaile izenez, bere bigarren deitura bezala. Jokoaren historian hiruzpalau asteko sari irabazi ditu, tartean honako honetan Kortezubin disfrutatu ahal izan zuen esperientzia gastronomikoa (bikaina izan omen da!).

Zozketaz, denboraldiko sarien artean, bi lagunek eraman dute Chromecast bana; izan dira (telefono amaierak horiek, erabiltzaile-izenetan errepikapen asko izaten direlako ematen ditugu honela=):

  • Ainhoa *****023
  • Lurdes ******253

Asterik aste, hauek izan dira garaileak, eta aste bakoitzeko laguntzaileak jarritako saria eraman dutenak:

Eskerrik asko guztiei, jokalari zein babesleei.

'Euskaraz eta kitto' bandoaren 40. urteurrenean, beste bando bat Eibarren

$
0
0

Gaur bete dira 40 urte Eibarko alkateak udal-bando bat kaleratu zuela euskara sustatzeko. Gazteleraz hazi, tipografia tamaina handiuz, euskaraz amaitzen zen aldarri honekin: Euskaraz eta kitto! Ikonikoa bilakatu zen bandoa eta mezua garai hartan, eta 40. urteurrenean, beste bando bat kaleratu du Eibarko Udalak, hizkuntza aniztasunetik eginez euskararen alde.

1982ko bandoa, orduko alkate Mikel Larrañagak sinatua, testu honekin zabaldu zen:

Hauxe zen 1982ko testua.

De parte del Sr. Alcalde de esta Villa Armera se hace saber a todos los ciudadanos: Que no es el euskara, como antaño, lengua mayoritariamente utilizada en esta población por lo que es preciso esforzarse en su uso. Y como no es justo pedir a otros que aprendan nuestro idioma cuando quienes lo saben no lo utilizan corrientemente, dei eta dehiadar egiten zaio euskaldun jendeari euskara gure hizkuntza gaurdanik bertatik erabiltzera etxean zein jendaurrean, Eibar herri euskalduna izatea lor- tu arte arrazoizko epe batetan. Ez da atxakiarik ez mintzatzeko ezagutzen eta maite den hizkuntzaz: Horregatik aldarrikatzen dugu: euskaraz eta kitto!

Eta kontestua, artikulu honetan dago azaldua. Besteak beste, bandon horretan du jatorria herriko Eta Kitto euskara taldearen eta tokiko agerkariaren izenak.

Bandoaren diseinua ere aipagarria izan zen, txiki hasi gaztelaniaz, eta handituz tamaina eta aldarriaren indarra, Times Roman tipo argi batekin. 2022koan, txikitik handirako diseinuari eutsi zaio, baina tipografian ñabardura bat aldatu da, News Roman tipoan daude letra latinoak, baina beste alfabeto eta idazkera batzuetako zeinuak ere badaude.

Urteurrena markatzeko gaur banatu den 2022ko bandoa hauxe da:

2022ko bando hau, Eibarko atarietan itsatsi dutena gaur goizean, egungo Jon Iraola alkateak sinatzen du. Eibarren, egindako inkesta baten arabera, mintzatzen diren 70 ama-hizkuntzen artean 35 agertzen dira, euskararen izena hizkuntza horietan, hiztun gutxienetik gehienera ordenatuta tipografian. Azkenean, erremate hau: "Euskeria, Euskara esaten dioguna: es mi lengua y tu lengua, eibartar guztiona."

IkerGazte 2023rako deialdia ireki da

$
0
0

UEUk antolatu ohi duen IkerGazte ikerlari gazteen topaketa maiatzean ospatuko da hurrengo. Ikergazte 2023 biltzar honen 5. edizioa izango da, eta irekita dago ekarpenak (artikulu zientifikoak alegia) proposatzeko epea.

Ikerketaren ibilbide profesionalean hasiberri direnei zuzendua dago. Hori horrela, ikertzaile hasi berria izan, zein tesia egiten egon, zein tesia aurkeztu berri izan, ikerketa lan bateko emaitzak aurkeztera animatzen zaitugu.

Lanak honako ikergai nagusi hauen gainekoak izango dira:

  • Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Zientzia zehatzak eta Natur Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…

Epea otsailaren 17ra arte dago irekia. 

Informazio gehiago, hemen.

Hekimen elkarteak Jaurlaritzak hedabideei emandako laguntzak kritikatu ditu

$
0
0

Euskarazko hedabideen Hekimen elkarteak agiria kaleratu du, Eusko Jaurlaritzaren bi dirulaguntza ebazpen kritikatuz. Bata da euskarazko hedabideentzako 2022-2024 aldirako 3 urterako laguntza ebazpena, eta bestea pandemia garaiko laguntza bereziena, 2022an zein 2021ean albiste izan direnak, batez ere gaztelerazko medioak babestu dituztelako (ilustrazioko grafikoa laguntza horiei dagokie eta Argiak egina da). 

 

 

Jarraian Hekimenen adierazpena:

Euskarazko komunikabideek bultzada sendoagoa behar duteerakunde publikoen aldetik

Komunikazioaren mundua eraldaketa prozesu sakona bizitzen ari da. Euskarazko komunikabideek funtzio sozial garrantzitsua betetzen dute euskararen normalizazio prozesuan ez ezik, informaziorako eskubidean, iritzi aniztasunaren bermean zein desinformazioaren aurkako borrokan ere. Horretarako baina, ezinbestekoa da euskarazko komunikabideen ekosistema egonkortzeaz eta sendotzeaz gain, errealitate berrira egokitu eta hobetzen joatea. Egokitzapen hori berrikuntzaren bidez egin behar du euskarazko komunikabideen sektoreak eta eraldaketa prozesu saihestezin horretan ezinbestekoa dute erakunde publikoen laguntza, beste sektore asko ere jasotzen ari direna.

Eusko Jaurlaritzak euskarazko komunikabideei eragiten dieten bi dirulaguntza deialdiren ebazpenak eman ditu jakitera eta horiek aztertu ondoren, Hekimen elkarteak honako balorazio hau egin nahi du:

1. Euskarazko hedabideentzako 2022-2024 aldirako laguntzen kasuan, hiru urte ondoren esleitutako kopuruak oraindik ez dira 2018ko datuetan oinarrituz ezarri ziren kostu estandarren %35 estaltzera iristen, horrela adostuta badago ere.

Akordioaren helburu nagusia komunikabideen egonkortasun ekonomikoari laguntzea zen eta azken aldian paperak, argindarrak edota erregaiek izan duten garestitze handiak egonkortasuna bermatzetik urrunago eraman gaitu orain. Esaterako,zenbait komunikabidek deialditik deialdira gehiago jaso beharrean gutxiago jasotzen dute.

Azkenik, paradoxa zital bat suertatzen da deialdi honetan. Egitasmo berriak sortzeaedo ekoizpena handitzeaberri oso onakbadira ere, deialdirako diru-funtsafinkoa denez, ekoizpena handitzea edo egitasmo berriak sortzea sektorearen kontra bihurtzen da, sektorearen beraren garapena eragotziz.

2.-Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren pandemiak hedabideetan eragindako kalteak gutxitzeko dirulaguntza bereziak banatu ditu bigarrenez. Oraingoan iazkoan baino euskarazko komunikabide gehiago lagundu badituzte ere, euskarazko komunikabide gehienek (espezializatuek, astekariek, tokiko gehienek...) deialdi horretatik kanpo jarraitzen duteeta horrek ez du zentzurik: pandemiaren eraginak komunikabide guztiek pairatu dituzte eta denek lan egin dute beren hartzaileei informazio egoki eta zuzena emateko.

Iazkoak bezala, oraingo banaketa honek ere euskarazko komunikabideak kaltetzen ditu, audientziak kalkulatzeko erabiltzen den sistemak ez dituelako audientzia potentzialak bereizten eta bistan da erdal hedabideen audientzia potentziala eta euskarazkoena ez direla berdinak.

Honen guztiaren aurrean Hekimen elkartea osatzen duten komunikabideek, beren egonezina adierazteaz gain, erakunde publikoen aldetik baliabide handitze nabarmena eskatzen dute, honako helburu hauek lortzeko:

  • Euskarazko komunikabideak egonkortzeko.
  • Berrikuntza prozesuak eta proiektuak garatu ahal izateko.
  • Proiektu komunikatibo berriak garatu eta egonkortzeko.

Argipena

Hekimen elkarteko kide da Sustatu, eta 2022-2024 epealdirako laguntzetan, lehenagokoan baino laguntza handiagoa jaso du; aldiz, pandemiako laguntzetan euskarazko hedabide gehienek bezala ez du aipamenik ere jaso.

Googleren hizkuntza lehenespenekin kezka

$
0
0

Lehengoan kritikatu genuen nola erabiltzaile euskaldunek, bilaketak eginez gaztelerazko konfigurazioetatik, gaztelerazko orrietako informazioa gehiago klikatzen duten, non eta euskarazko pareko informazioa (hobea, kasu askotan) dagoen. Wikipediako bertsolari ezagunen bisita kopuruek adierazten dute hori, gaztelerazko ikustaldi gehiago dituztelako euskaraz baino. Kontua da, ordea, Katalunian nabaritzen hasi direla konfigurazio egokia duzunean ere, Google hasi dela nabarmentzen lehenago gaztelerazko edukia, katalanezkoaren gainetik. Katalanen ildotik aproba egin dugu eta hala gertatzen da bai.

Gure aproben arabera, bertsolari bat bilatuz gero, euskarazko edukia lehenago ageri zaigu emaitzetan, Google euskaraz eta euskarazko konfigurazio batetik bilaketa eginda. Hona txapeldunaren kasua:

Aldiz, katalanek erabili duten adibide baten kasu bera errepikatukoan, J'accuse Emile Zolaren manifestu ezaguna, lehenago gazteleraz, eta azpian euskaraz:

Katalanez, Josep Ganyetek egin du aproba, baldintza guztiak betetzen dituela adieraziz: sistema eragilea katalanez, nabigatzaileko lehenespenak, ezarpenak katalanez, eskualde jatorria ere Andorra jarri dugu, eta hala ere, J'accuse gaztelerazkoa ematen dio Googlek emaitza lehenetsi bezala.

Vilawebeko artikulu honetan iradokitzen dutenez, Googlek algoritmoa aldatuko zuen azken garaian, lehenesteko balio global handiagoa duten orriak hizkuntza lehenespenen gainetik. Baina espekulazioa da. Batek daki. 

Hain zuzen ere, Vilawebeko artikuluan nabarmentzen duten ondorioetako bat izan daiteke Wikipedian erabiltzaile katalanak hasiko direla gero eta gehiago gaztelerazko edukia kontsultatzen non eta katalanezko edukia badagoen. Bertsolarien izenen bilaketaren kasuan geuk salatzen genuena: bada nahiko faena euskaldunon jokabidea, ez ditugula gure gailuak ondo konfiguratzen euskarazko emaitzak lortzeko, baina horretaz gain, gure konfigurazioari muzin egiten badio Googlek... jai daukagu!!

Denbora-bidaiariaren selfie sorta

$
0
0

Stelfie izenarekin, norbaitek Stable Diffusion adimen artifizialeko irudigintzako tresna erabiltzea erabaki du, denbora-bidaiari batek atera zitzakeen irudiak lortzeko. Twitterreko kontu honetan ikus daitezke irudiak.

Hemen goiko adibidean, Leonardo da Vinciren tailerra bisitatu du gizonak, Leonardo Gioconda marrazten ari den unean. Irudi horretan, besteetan bezala, denbora bidaiari burusoila (ez dakigu benetako itxura hori duen sortzaileak, edo aurpegi hori ere adimen artifizialaren emaitza den) kamerara begira agertzen da, selfie posturan, telefono-kamerari eskuaz eutsiko balio bezala.

Iraganeko argazki batzuek errealismo ukitu interesgarri bat dute, hala nola piramideetako honek:

 

Une mitikoetara joatea ere erabaki du, ordea, hona Troiako zaldiarekin, mitologikoa den kontu bat, dudarik gabe:

 

Giza-historia baino lehenagora joateko gaitasuna ere badu, dinosauroen garaira, kasu:

Itxura batean irudiak NFT gisa saltzen ere saiatu da gizona... Tira, alde horretatik kritikatu dute, baina egia esanda, ez dugu uste asko aterako duenik. Irudien pixel hauek guztiz kopiagarriak dira hemen itsastearekin demostratzen dugun bezala. Era berean, adimen artifizialez sortutako irudi hauen copyrightez libreak direla ebazten ari dira adituak 2022 honetan.

Jarraitu https://twitter.com/StelfieTT 


Iruñe Astiz @arkkuso egun osoko zuzenekoa egiten ari da Twitchen

$
0
0

Christmas special berezi bat gaur euskarazko ikusentzunezkoetan: Iruñe Astiz @arkkusok 12 orduko zuzenekoa prestatu du Twitchen. Hor ari da jada! 10:00etan hasi da eta 22:00etan amaituko du. Bat egin dezagun zuzenean https://www.twitch.tv/arkkuso 

Zertaz hitz egingo duen? Halako menu labur bat azaldu zuen atzo Twitterren:

  • Albisteen errepasoa
  • Elkarrizketaren bat
  • Valorant
  • Fall guys
  • Among us (hau eta aurreko biak bideojokoak dira)
  • etab.

Oraingoz Eneko Orozekin ari da konexioekin zoratzen ikusi dugunez...

Gaueko 10ak arte, https://www.twitch.tv/arkkuso  

Kontaketa Erotikoen Lehiaketa, berriz ere Kaixomaitiaren eskutik

$
0
0

Kaixomaitia harremanetarako webguneak eta Elkar argitaldariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu dute aurten ere. Hemen informazio zehatzagoa. Interesa duenak ze doinutako lanak aurkeztu eta saritu izan dituzten ikus dezake, Kaixomaitiaren blogean argitaratu izan baitira aurreko urteetako irabazleak.

Abenduaren 31 arte dago lanak bidaltzeko epea. Ebazpena 2023ko martxoa 8ren emango da.

Sariak hauek prestatu dituzte:

  • Lehenari: 1.000 € + Liburu sorta + Elkar opari txartela (100€)
  • Bigarrenari: 500 € + Liburu sorta + Elkar opari txartela (100€)
  • Hirugarrenari: 250 € + Liburu sorta + Elkar opari txartela (100€)

Laugarren eta zortzigarren sailkatzen direnentzat ere liburu sorta eta Elkar opari txartela (100€) egongo dira.

Xare jardunaldia Gasteizen, bertako institutuetako ikasle euskaldunentzat

$
0
0

Datorren abenduaren 22an, ostegunarekin, Xare Jardunaldia egingo da Gasteizen, eta bertako institutuetako euskarazko adarretako ehundaka ikasle "euskarazko kultura digitalean" barneratuko dira horrela. Erakunde publikoen laguntzarekin, Eragin enpresak antolatzen ditu Xare Jardunaldiak. 

Antolatzaileek diotenez, "Adimen artifizialaren esparruan, 3D inprimagailuekin, Appinventor erabiliz, bideo-mappinga aplikatuz edota errealitate birtualaz gozatuz, zure gaitasun digitalak trebatzeko lantegiak izango dituzte ikasleek eskura Xaren. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) Amaraunean eta sare sozialetan baliatzen ditugunean erabiltzaileok uzten dugun arrastoaz ere hausnartzeko gakoak jarriko ditugu mahai gainean, eta like, chat, stories eta tiktoken aroko harreman afektibo-sexualetan arriskuak gutxitzeko baliabideak aipatuko ditugu."

"Bideo-joko zalea al zara? Eta halako zenbat ezagutzen dituzu euskaraz? Musika entzungo duzu ziur... baina smartphoneko aplikazioekin doinuak sortzen ere saiatu al zara inoiz? Eta telefonoaz ari garela, argazki kamerari zuku handiagoa ateratzen ikasi nahi duzu? Eta irudi horiek gero partekatzeko ohitura baduzu, ezagutzen al dituzu ondorio guztiak? Nola aritu beharko genuke sare sozialetan inor ez mintzeko eta guk geuk ere minik ez hartzeko? Hori guztia eta askoz gehiago dakar Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak!"

Beste alor bat "Jolas aretoa" izango da, non Egunean Behin jokoaren zuzeneko partidekin arituko diren ikasleak. Joko honen xehetasunak jakiteaz gain, Wordle euskaraz eta Berbaxerka jokoetan ere arituko dira kolektiboki.

Egitarau zehatza, hemen.

Hamar mila artikulu inpotanteenak, euskarazko Wikipedian

$
0
0

Urte hasieran aipatu genuen, euskarazko Wikipediaren erronka, Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda osatzekoa. Ba lortu dute wikilariek: Euskara 4. hizkuntza bilakatu da Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak egiten, ingelesaren, serbieraren eta katalanaren ondoren.

Zerrenda osatzeaz aparte, artikulu hauen neurketa automatiko bat egiten du Wikimedia Fundazioak, bakoitzak ze luzera, zelako erreferentziak eta ilustrazioak dituen, kalitate neurketa bat egiteko balio duena. 2022 hasieran, 33. zegoen euskarazko Wikipedia kalitate-irizpide horren arabera, eta urtea amaitzera doanean 23. postuan gara, seguruenik 20. ere izan gaitezkeelarik hurrengo eguneraketan (neurketa hilak 15 dituela egin ohi da).

Hauxe da grafikoa, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak prestatua, euskararen gorakada erakusten duena ranking horretan:

EWKE ez da konformatzen, jakina, lortutakoarekin. Elkartearen blogean argitaratu dutenez, 10.000 artikulu hauetan kalitate gehiago erdiestea eta sailkapenean gora egitea izango da 2023rako erronka. 

Hamar mila artikuluen artean bi heren, 8.000 byte baino laburragoak dira. Eta 881 artikuluk 1.000 byte baino gutxiago dute. Edukiaren aldetik horiek osatzea kalitatean hobetzeko bidea izango da. Alorrez alor, hauxe da artikuluen luzera-kalitate egoera:

Grafiko honetako kolore argiek (ezkerretan) artikulu laburrak adierazten dituzten; eta ilunagoak eskuinetan osoagoak. 2023ko erronka izango da, hortaz, grafiko ilunagoa lortzea datorren artean.

Gogoratu, denon esku dago Wikipedia editatzea eta horretan laguntzea.

Nafarroako Administrazio Auzitegia, berriz ere lanpostu elebidunen kontra

$
0
0

Nafarroako Administrazio Auzitegia eragozpenik handiena bihurtu da euskararen normalizaziorako, eremu mistoko udaletan. Aski da!

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA, BERRIZ ERE LANPOSTU ELEBIDUNEN KONTRA

 

Zizur Nagusiko Udalak profil elebiduna kendu dio kirol koordinatzaile lanpostuari (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 247. zenbakia, 2022ko abenduaren 12koa). Ez du azalpenik argitu Erabakian, eta hedabideetan ez da horren berri eman, baina Zizur Nagusiko EH Bilduk argitu zuen sare sozialetan, urriaren 7an.

UGTk errekurtsoa jarri zuen, profil elebiduna ken zedin, eta, nola ez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman zion. EH Bilduren twitter kontuan irakur daitekeen bezala, “Kirol Zerbitzuak euskarazko jarduerak programatzen, zaintzen eta baloratzen ditu 1987. urtetik. Non gelditzen dira orain hizkuntza eskubideak?”

Nafarroako Administrazio Auzitegia behin eta berriz ari da profil elebiduna kentzen eremu mistoko udaletako lanpostuei, nahiz eta Euskararen Foru Legeak berak aitortzen dien udalei profil elebiduna ezartzeko eskumena, euskararen normalizazioa helburu (17. artikulua). Hala, Nafarroako Administrazio Auzitegia eragozpenik handiena bihurtu da euskararen normalizaziorako, eremu mistoko udaletan. Aski da!

2022ko Abadia saria Garabide elkartearentzat

$
0
0

Gipuzkako Foru Aldundiak Abadia saria ematen du urtero, eta euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsona eta elkarteak omentzen ditu. 2022koa Garabide Elkarteak jasoko du, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duen lanagatik. Argazkia da, adibidez, Nasa herri kolonbiarreko lagun natzuk Durangoko Kurutziaga ikastolan egon zirenekoa, Garabidek gonbidatuta.

Euskararen normalizazioa prozesuan ikasitakoa atzerrian beste komunitate batzuekin aplikatzea, horixe Garabideren merituetako bat, sari honek errekonozitua. "Lan horrek bi norabide dituela ere erakutsi dute, alegia, euskararen komunitatean badugula erakusteko moduko esperientzia metatua eta, aldi berean, haiek badutela guri zer irakatsi hizkuntzarekiko jarreretan eta bizipenetan", adierazi zuen Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak sariaren berri ematean.

Garabidek ondoko helburu nagusiak ditu:

  • Garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuen lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta.
  • Munduko hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea. Lankidetza proiketu horiek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren esparruetan gauzatzea, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarrita.
  • Euskararen eta euskal kulturaren garapenean ari diren erakundeek beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, hizkuntza komunitate minorizatuetako ordezkariek Euskal Herrian zein bide egin den ikus dezaten.

Sariaren emanaldia noiz izango den ez dago zehaztua. Pandemiaren garaitik, egutegia apurtxo bat mugitua dago. 2021eko sarituak, Fagor taldeak, aurtengo martxoan jaso zuen adibidez bere saria.

Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak lasterketak.eus atarian

$
0
0

Hau da marka! 130! Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak Lasterketak.eus atarian. Urtero bezala, Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak bildu nahian gabiltza. Dagoeneko 130: 7 Araban, 28 Bizkaian, 36 Gipuzkoan, 58 Nafarroan eta 1 Iparralden.

Euskal Herriko San Silbestre eta Gabon Zahar lasterketa guztiak biltzeko ahalegin berezia egin dugu eta bete-bete dugu gure egutegia. 14 urte bete berri ditugun urte honetan hauek dira (momentu honetan) erregistratuta ditugun lasterketak:

7 Araban, 28 Bizkaian, 36 Gipuzkoan, 58 Nafarroan eta 1 Iparralden.

Mota guztietako lasterketak aurkituko dituzue, batzuk oso konpetitiboak eta beste batzuk ordea mozorrotuta egiteko eta jai giroan. 

Aukeratu horietako bat, ziur etxetik gertu bat izango duzula, eta animatu urtea korrika egiten bukatzera!

*Zure herrian ospatzen dena zerrendan azaltzen ez bada, mesedez ondoko formularioa erabiliz bidali informazioa.

 


Twitch bidezko euskarazko zine-emanaldiak: gaur Harry Potter maratoia

$
0
0

Twitcheko euskarazko komunitatean aukera bat isilpean edo zabaldu dena azken hilabeteotan: modu pirata samarrean ikus-entzunezkoen euskarazko errentransmisioak. Gaur arratsalderako iragarri da bat: Harry Potter maratoia, euskarazko audioarekin... 8 filmak izango ote dira jarraian? 16.00etarako iragarria dago hasiera kanal honetan.

J.K. Rowlingen liburuak zazpi izan ziren, euskaratu zituen denak Iñaki Mendiguren itzultzaileak, eta film bihurtutakoan azkena bi partetan banatu zen. Hauexek dira beraz filmak hurrenkeran;

Gaurko emanaldiaz gain, Euskal Encodings biltegian ere badaude Harry Potterren euskarazko bikoizketak.

Eta Twitchen une jakin batean zer ematen duten jakiteko, edo ze tuitxlari ari diren esploratzeko: https://labur.eus/twitch-euskaraz 2022an euskaraz sortu den Interneteko baliabide interesgarrienetako bat.

Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia zabaldu du

$
0
0

Euskarazko sormen digitaleko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen du Loraldiaren deialdi honek. Otsailaren hasiera arte jasoko dira proposamenak eta 10.000€ko ordainsaria izango du. Deialdi honen  xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. 

Loraldiak urteari bukaera ematen dio euskarazko sormen digital beka baterako deialdia zabalduz. Jada epea hasi da proposamenak jasotzeko otsailaren hasiera arte eta euskaraz garatutako proiektu digital bat laguntzea du helburu.

Beka honek bi urrats ditu: sorkuntza lana bera eta sorkuntzaren emaitza, 2024ko Loraldia Festibalaren egitarau barruan plazaratzea. Bekaren ordainsari ekonomikoa 10.000€koa izango da. 

Deialdi honen  xedeak euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea dira. 

Kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak izango dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa … Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. 

Deialdian parte hartzeko baldintzetan ezarri den moduan, sormen digitaleko proiektu bat aurkeztu behar da eta hautatua izatekotan, urte bateko epea izango da garapena burutu ahal izateko.

Sormen digitalerako deialdia bada ere, ingurune fisikoan ere gauzatzeko aukera izango du. Izan ere, emaitzaren formatoa edozein modukoa dela, 2024ko Loraldia Festibalean aurkeztuko da.

Bekaren eskaria eta proposamenen aurkezpena banaka edo taldeka egin daiteke eta Loraldiaren webgunean ezarrita dago prozedura.

Otsailaren hasiera arte jasoko dira proposamenak eta epaimahai profesional batek aukeratuko du zein izango den bekaren onuraduna.

Behin erabakia hartuta, bekadunak urte bateko epea izango du lana garatzeko. 2024ko Loraldia Festibalean aurkeztuko da emaitza. Loraldiaren 10. edizioan, hain zuzen ere.

Bekari buruzko informazio osoa jasotzeko: https://www.loraldia.eus/sormen-digitala-beka/

 

2023 hasi dugu ehun film eta ehun telesail-atal gehiago gehituz katalogora

$
0
0

1.600 film luzeko langa gaindituz amaitu du 2022. urtea Azpitituluak.eus webguneak (zehazki 1605 film daude orain gure katalogoan). Streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix euskarazko azpidatziak erabiltzen hastea ona izan da iturri gehigarri bat bihurtu direlako horrelako materialarentzako. 2022ko bigarren erdian hasi zen plataformen emari hori, eta ikus-entzunezkoen zaletuentzat albiste ona izan da euskaraz horiek jarraitzeko ZerNonIkusi.eus webgunea sortu izana ere.

Abenduko azken karga masiboan gehiturikoen artean daude, Tenet edo Nobody bezalako zinema-aretoetako arrakastak, edo plataformetan ospetsu bihurtu diren estreinaldiak hala nola The Good NurseTroll norvegiarra, Guillermo del Tororen Pinocchio edo Glass Onion (irudia film honetako eszena batekoa gehitu diogu honi)

Telesail atalei dagokienez ere, ehun aletik gora igo ditugu:

2023rako ere, 200 ale azpititulatu, sail-atal eta filmen artean, gehitzea izango da gure helburua.

Kultura zerbitzuak kontratatuz gero Udalak, ezin euskara eskakizunik "inposatu"

$
0
0

2023. urtea hasi da ohiko fenomeno meteorologikoarekin: epaileak euskararen kontra. Kasu honetan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren aurka egin du, azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka ebatzita. Kultura zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatzeko lehiaketa zen, eta zerbitzua emango zuten langileek euskara eskakizun batzuk izatea (edo bi urteko epean lortzea) zen baldintzetako bat. Epaiak dio ezin zaizkiela eskakizun berak "inposatu" langile publikoei eta enpresa pribatu bati ("No cabe imponer", EITBko albistearen arabera, epaiaren testu originala ez dugu inon aurkitu).

 

Barakaldoko Udalak 2021ean egin zuen lehiaketa publikoa, 4,6 milioi eurokoa. Baldintza gisa ezarri zuen langile guztiek (26 lagun) gutxieneko euskara maila bat egiaztatzea, edo bi urteko epean maila hori izateko ikasketak gauzatzea. Teknikarientzat, hirugarren euskara eskakizuna (C1) eskatu zuen udalak; administrazio langileentzat eta mantentze lanez arduratzen direnentzat, berriz, bigarrena (B2).

Lehiaketaren kontra CCOO sindikatuak aurkeztu zuen helegitea, hizkuntza eskakizunen kontuari erreferengtzia eginez, eta hortik etorri da ebazpen kontrakoa. Loli Garcia CCOO Euskadiko idazkari nagusiak "positibotzat" jo du epaia, sindikatuak uste baitu eskakizuna "gehiegizkoa" eta "diskriminatzailea" zela.

Euskalgintzaren Kontseiluak eskatu dio helegitea aurkezteko Barakaldoko Udalari, baina Udalak ez duela halakorik egingo erabaki du jada, ez dagoelakoan "lege oinarririk errekurtsorako". Kontrakoa uste dute Kontseiluak eta UEMAk, epaiak 2014ko aurrekari bati egiten diolako erreferentzia, non eta geroagoko EAEko lege batek,
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak eta lege horren garapena den Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuak Barakaldoko Udalaren lehiaketako baldintzak babesten dituen. Dekretu horretan, 36. artikuluko 3., 5. eta 8. puntuetan berariaz jasotzen da kontratuetan kasu bakoitzean beharrezkoak diren klausulak sartuko direla, batetik, herritarrei bermatzeko toki-erakundeei exijitzen zaizkien hizkuntza-baldintza berberetan jaso ahal izatea kontratu bidezko jarduerak edo zerbitzuak eta, bestetik, euskararen eta gaztelaniaren hizkuntza-ofizialtasunaren erregulazioa betetzeko. Indarrean dagoen araubideak ahalbidetzen du herritar guztien eskubideak bermatzeko hizkuntza-klausulak ezartzea. Are zehatzago, lanpostuetan hizkuntza ofizial bietan jarduteko gaitasuna duten langileak jarri beharra jasotzen du, eta epaiak ez dio horri erreparatu.

(irudia, Barakaldoko kultura etxeetako bat)

Hizkuntzen Artean: egoitza artistikoak Uharten eta Bokalen

$
0
0

Hizkuntzen ArteanLe Second Jeudi eta Uharte Zentroak elkarlanean sustatutako proiektua da, eta Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzarako mikroproiektuak bultzatu nahi ditu, egoitza artistikoak babestuz Uharten eta Bokalen, Pirinioetako  sormen-prozesuak trukatzeko eta bereziki arreta eskainiz eskualdeko aniztasun linguistikoari.

Deialdiaren helburuetatik abiatzen diren ekoizpen, sorkuntza edo ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duten edozein eremutako artistak. Egoitza artistikoko deialdia Pirinioetako hegoaldeko pertsona (edo kolektibo) bati (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa Garaia eta Errioxa) eta iparraldeko beste pertsona (edo kolektibo) bati (Pyrénées Atlantiques (64), Hautes Pyrénées (65), Haute Garonne (31), Ariege (09), Pyrénées Oriental (66)) zuzenduta dago. Bi baldintzak betetzen dituzten lantaldeek osatutako hautagaitza bateratuak ere onartuko dira.

Egoitza artistikoa izango da:

  • Le Second Jeudi: 4 aste apirilean.
  • Uharte Zentroa: 4 aste maiatzean.

Diruz lagunduta ere egongo da egoitza, ikus baldintzak eta eskaera betetzeko arauak hemen.

Viewing all 9017 articles
Browse latest View live